Arizmendiarrietaren jaiotzaren urteurrena dela-eta, webgune berria abian

“On José María”-ren eragina eta pentsakera azaldu eta zabaltzeko asmoarekin sortu dute webgune berria.
Card image cap
2015/03/23

On Jose Maria Arizmendiarrietaren jaiotzaren (1915- 1976) urteurrena dela-eta, MONDRAGON Korporazioak webgune berria ipini du abian, www.arizmendiarrieta100.com Esperientzia kooperatiboaren sustatzailea izan zenaren eragina azaldu eta zabaltzea helburu.

Web atari honen xedea da urteurrenaren inguruan eta apiriletik aurrera egingo diren ekitaldi guztien berri ematea

Web atari honen xedea, alde batetik, urteurrenaren inguruan eta apiriletik aurrera egingo diren ekitaldi guztien berri ematea eta, bestetik, bere pentsamendua zabaltzea eta berari buruzko informazioa bilatzen ari den jendearentzako zubiak eraikitzea.

Webgunearen egitura

Webguneak gertaera-sekuentzia bat dauka, zeinean bere bizitzako mugarri nagusiak modu kronologikoan kontatzen diren. Honetaz gaindi, alor tematikoetan sailkatutako bilatzailea lagungarri egingo zaio bere pentsamenduaren ildo nagusiak aipu labur eta gogoeten bidez ezagutu nahi duen orori.

Liburutegiak, bere aldetik, On Jose Mariari buruzko bibliografia osoa eskura jartzen gaitu; eta multimedia atalean, berriz, argazki eta bideoak biltzen dira. Azkenik, agendaren bidez urtemugaren barruan antolatuko diren ekitaldi guztien berri izango dugu.

Twitter, Flickr eta Youtube sare sozialetan ere kontuak sortu dira webgunearen hedapena zabaltzeko

Aldi berean, Twitter, Flickr eta Youtube sare sozialetan kontuak sortu dira zertarako eta webgunearen hedapena zabaltzeko, jende gehiagorengana heldu eta On Jose Mariaren figuran interesaturik dauden pertsonekin hartu-emanak sustatzeko. Twiterren bidez microbloggina landuko webgunera trafikoa erakarri, elkarrizketei bidea eman eta komunitatea sortuz; Flickr-ean ekitaldien argazkiak jasoko dira eta Youtube bideoak elkar banatzeko erabiliko da.

Finean, onlineko euskarri komunikatibo hauen bidez, bere urteurrenean On Jose Mariaren izaera eta jarduteko era nolakoak ziren jakinarazi eta zabaldu nahi da, ahalik eta jende gehiagorengana helduz.