Arizmendiarrietaren heriotzaren 40. urteurrena gogoratuz

Hori dela eta, Roman Balanzategi, Arizmendiarrietaren laguna eta medikua izan zenak, hitzaldia eskainiko du, abenduaren 1ean, arratsaldeko 7etan Goi Eskola Politeknikoko areto nagusian.
Card image cap
2016/11/29

ALE, Arizmendiarrietaren Lagunak elkarteak antolatuta,“Don Jose Maria Don Romanen begiradatik” izeneko hitzaldia izango da ostegunean, abenduaren 1ean, Arrasateko Goi Eskola Politeknikoko areto nagusian.

Jose Maria Arizmendiarrietaren heriotzaren 40. urteurrenagatik, Arizmendiarrietaren adiskide eta mediku Roman Balanzategik paziente izan zuenaren bizitzaren erradiografia egingo du hitzaldi honetan.