Andres Bedia eta Ana H. Borbolla Mundukideko kooperanteek hitzaldia eskainiko dute bihar Arrasaten

'Konpartitzeko ikastaldi aberatsak' izenburupean hitzaldia eskainiko dute bihar, arratsaldeko seiak eta erdietatik aurrera Mundukide erakundeko kooperante diren Andres Bediak eta Ana H. Borbollak. Brasilen izandako esperientziak konpartituko dituzte ikusleekin, eta batez ere, MST, munduko giza mugimendu handienaren gainean jardungo dira. Hitzaldia Arrasateko Kulturaten izango da.
Card image cap
2013/09/11

Andres Bedia eta Ana H. Borbolla Mundukide erakundeko kooperanteak dira, esperientzia handikoak eta azken urteotan Brasilen lanean aritutakoak. Lan horren inguruan eta MST erakundearen gainean jarduteko hitzaldia eskainiko dute. Antolatzaileen esanetan, "esperientzia eta ikasketa batzuk badituzte gure gizarteari kontatzeko eta aukera paregabea izango da solasaldi eder bat edukitzeko".

Mundukide2

Hitzaldi-solasaldia arratsaldeko seiak eta erdietan hasiko da, Arrasateko Kulturate kultur etxeko areto nagusian. Informazio gehiago Mundukide erakundearen webgunean aurki daiteke.