TUlankide MONDRAGON

Albisteak

Kooperatiben arteko Euskadiko III. Mus Txapelketa

2011/12/27

Euskadiko Kooperatiben arteko III. Mus Txapelketa egingo da 2012an. Aurreko bi urteetako txapelketak ENKF - Euskadiko Nekazaritzako elikagaien Koopera- tiben Federazioak antolatu zituen. Aurten, NBEK 2012a Kooperatiben Nazioarteko Urtea izendatu duela-eta, KONFEKOOPek (Euskadiko Kooperatiben Konfederazioak) ENKFren laguntzarekin, kooperatiba guztiei txapelketan parte hartzeko gonbita helarazi nahi die.

Gehiago irakurri

Finlandiatik bueltan, esperientzia kontatu digute LEINNeko ikasleek

2011/12/27

Irungo eta Oñatiko kanpusetako LEINN graduko lehen mailako 58 ikasle izan dira Finlandian kurtso hasieran. Graduan urtero egiten den hasierako ekintza da eta ikasleak motibatu eta pertsona bezala haztea du helburu. Eurekin "helburua lortu" dutela esan digute. Han izandako esperientzia kontatu digute.

Gehiago irakurri

Gizabidearen Arrasateko eraikina inauguratu dute

2011/12/21

Conchita Azkarate Madina arrasatearrak Gizabide fundazioari dohaintzan emandako Zarugaldeko etxea eraberritu eta gaur arratsaldean inauguratu dute. Gizabideak, Mundukidek eta Bagarak erabiliko dute. Bertan MONDRAGON taldeko arduradun dezente eta Gizabidea patronatuko kideak izandakoak egon dira.

Gehiago irakurri

Debagoiena lehen hamarren artean First Lego Leaguen

2011/12/21

Debagoienako bi talde aurkeztu dira First Lego Leaguera. Bata Ikerlan-Arizmendi eta bestea MGU-Arizmendi. Biek lehiaketan itxura ona eman dute eta lehen hamarren artean sailkatu dira. Elikadura hizpide izanik, talde lana, berrikuntza eta sorkuntza lantzea du helburu ekimenak.

Gehiago irakurri

Sarreren zozketa: Jose Antonio Muñoz Ramosendako Caja Laboral Baskonia ikusteko sarrerak

2011/12/21

Caja Laboral Baskonia eta Gescrap Bizkaia Bilbao Basket-en artean abenduaren 29an Bilbon jokatuko den partidurako bi sarrera egokitu zaizkio Jose Antonio Muñoz Ramosi, zorionak! Miribillako Bilbao Arenako lehiatilan jaso ahal izango ditu sarrerak, partiduaren egunean bertan.

Gehiago irakurri

GOSASUN mugimenduan parte hartu du Eroskik

2011/12/21

Innobasque-Berrikuntzako Euskal Agentziak GOSASUN, bizi-ohitura osasungarriagoen aldeko mugimendua aurkeztu zuen igandean. José Miguel Mera Eroskiko kanpo-harremanetarako zuzendariak ingurune osasungarriagoak lortzeko burutzen ari diren ekimenak azaldu zituen.

Gehiago irakurri

Eguraldia
Astelehena 13 Min: 14
Max: 25
Asteartea 14 Min: 14
Max: 24
Asteazkena 15 Min: 15
Max: 21
Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Iradokizunak

iradokizunak