TUlankide MONDRAGON

Albisteak

Mapsa enpresa saritu dute, Lan Sarreran programarekin izandako konpromisoagatik

2012/01/19

Ilundain Haritz Berri Fundazioak 19 enpresa saritu ditu Lan Sarreran programarekin izan duten konpromisoagatik. Enpresa horien artean dago MONDRAGON taldeko Mapsa; eskolako ikasleek egurrez egindako irudi bat jaso zuen.

Gehiago irakurri

MONDRAGON Healthek SHS enpresa sortu du osasun zentroetarako erosketa eta horniduren logistikarako

2012/01/13

MONDRAGON Healthek enpresa berri bat eratu berri du, Smart Health Services (SHS) izenekoa, osasun zentroetarako erosketa eta horniduren logistikarako zerbitzu integratuak gestionatzeko. Osasun zentroetara bideratuta dauden hainbat zerbitzu elkartzen dituen negozio berri bat da, eta Korporazioko hainbat erakunderen gaitasunak batu eta bultzatuko dituen motorra izatea nahi da.

Gehiago irakurri

Eroskik supermerkatu berria zabaldu du Gipuzkoan

2012/01/12

Eroskik frankiziatutako supermerkatua zabaldu du gaur goizean Eskoriatzako Intxaurtxueta auzoan. 532 metro koadroko zabalera du Eroski/City berriak.

Gehiago irakurri

Fagor Etxetresnetako bezeroarendako arreta zerbitzua 24 orduz egongo da eskuragarri

2012/01/11

Fagor Etxetresnek urteko egun guztietan, 24 orduan emango du bezeroarendako arreta zerbitzua, bere lau marken telefono zenbakien bidez: De Dietrich, Fagor, Edesa eta Aspes. Horrela jakinarazi du Arrasateko kooperatibak gaur. Horrez gain, konponketak laneko 24 orduan egitera konprometitu da.

Gehiago irakurri

MONDRAGON ere presente Kooperatiben Nazioarteko Urtean

2012/01/04

2009ko abenduaren 18ko Nazio Batuetako A/RES/64/136 erresoluzio historikoak izendatu zuen 2012 Kooperatiben Nazioarteko Urtea. Askotariko helburuak ditu nazioarteko urteak, baina horien artean nagusienak dira kooperatiben mugimendua bultzatzea eta sistema baliagarria dela aldarrikatzea. Horretarako MONDRAGONek Konfekoop Euskadiko Kooperatiben Konfederazioarekin elkarlanean ekitaldi ugari antolatu ditu.

Gehiago irakurri

MONDRAGON-ek EAE-ko enplegu osoaren %3,4 eta industri enpleguaren %8,3 sortu zuen 2010ean

2011/12/28

2010ean MONDRAGON Korporazioak bere kooperatiba eta elkarte partaidetuetan batez beste enplegatu zituen 83.859 lanpostuetatik, 31.794 lanpostuk Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan gauzatu zuten beren jarduera, eta 4.018k Nafarroan.

Gehiago irakurri

Eguraldia
Astelehena 13 Min: 14
Max: 25
Asteartea 14 Min: 14
Max: 24
Asteazkena 15 Min: 15
Max: 21
Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Iradokizunak

iradokizunak