TUlankide MONDRAGON

Albisteak

Alex Arrillaga: "Gure ikerkuntza eremua eta gure izena mundu mailan ezagutzera eman dugu"

2011/09/20

Leartikeko Alex Arrillaga eta Ane Miren Zaldua doktoreek, London Metropolitan Unibertsitateko Ahmed Farid doktorearekin batera, 'Journal of Applied Polymer Science' aldizkarian artikulu bat argitaratu dute, orain hilabete gutxi Alexek eginiko tesiaren harira. Nazioarteko hedapena du aldizkariak eta ikerlari askok izango dute Arrillagak eta Zalduak eginiko lanaren berri. Alex Arrillagarekin hitz egiteko aukera izan du TU Lankidek.

Gehiago irakurri

Fagor Ederlanek eta Lotus Engineeringek hiriko ibilgailuetarako Range Extender proposamena aurkeztu dute Frankfurten

2011/09/19

Frankfurteko Aretoan aurkeztu berri den 2 zilindroko motor berria jada Lotus Evora eta Jaguar Limo Green modeloetako 3 zilindrokoa baino askoz trinko eta arinagoa da –%44 gutxiago okupatzen du eta pisua %16 gutxiago da–. Horrenbestez, Fagor Ederlanek eta Lotus Engineeringek oso irtenbide egokia aurkeztu dute hiriko ibilgailuetarako, horietan pisua eta neurria funtsezko ezaugarriak baitira.

Gehiago irakurri

Segurtasunaren arloan egindako lanagatik aitorpena egin diote Copreciri

2011/09/14

Copreciko Prebentzio Zerbitzuak Osartenen aitorpena jaso du 2010ean lan-segurtasunaren eta lan-osasunaren gainean egindako lanagatik.

Gehiago irakurri

Iritsi dira Huhezira Erasmus ikasleak, Komunikazioa ikastera

2011/09/13

Mondragon Unibertsitatearen Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak harrera egin die Erasmus ikasleei. Oraingoan lau etorri dira, Komunikaziokoak. Bigarren lauhilekoan, berriz, Hezkuntzako ikasleak etorriko dira.

Gehiago irakurri

Kontzertu hunkigarria, Ulmaren 50. urteurrena ospatzeko

2011/09/12

Saxofoi, klarinete, flauta... doinuek hartu zuten Oñatiko Foruen enparantza ostiral gauean. Izan ere, bertan eskaini zuten kontzertua Donostiako Orfeoiak eta Bilboko Udal Musika Bandak. Herriko plaza lepo bete zen. 1.000 aulki inguru jarri zituzten, baina asko izan ziren emanaldia zutik ikusi behar izan zutenak.

Gehiago irakurri

Matz-Erreka kooperatibaren 50 urteko ibilbidea batu dute liburu batean

2011/09/07

Lau negozio-ildo ditu gaur egun enpresak eta horietako bakoitzaren historia biltzen da liburuan. Bakoitzak 100.000 pezeta jarrita, Luzio Agirrezabal, Julian Alberdi, Asensio Azkarate eta Inaxio Aristik sortu zuten Matz-Erreka kooperatiba 1961ean, Bergarako Masterreka kaleko 20. zenbakian, Inazio Basterrak bere etxearen beheko solairuan utzi zien lokalean. Torlojuak eta automobilerako osagarriak egiten hasi ziren.

Gehiago irakurri

Eguraldia
Astelehena 1 Min: 16
Max: 29
Asteartea 2 Min: 15
Max: 28
Asteazkena 3 Min: 15
Max: 25
Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Iradokizunak

iradokizunak