TUlankide MONDRAGON

Albisteak

EAEko makina-erremintaren garapena eta egokitzapena bultzatu ditu Soraluce buru duen Hiperion proiektuak

2012/07/25

Patxi López Lehendakariak Soraluce enpresaren instalazioan (Bergaran) aurkeztu du gaur Etorgai Hiperion proiektuaren emaitza. 8,8 milioi euro inguru (inbertsio pribatuko 5,7 milioi eta Eusko Jaurlaritzaren 3,1 milioi) mobilizatu dituen proiektu honen bidez EAEko makina-erremintaren garapena eta egokitzapena bultzatu dira, mundu mailako posizio lehiakorretara iristeraino.

Gehiago irakurri

"Nazioartekotzen diren kooperatibek enplegu gehiago sortzen dute etxean"

2012/07/23

Santanderreko Menéndez Pelayo Unibertsitateak eta MONDRAGON Korporazioak udako ikastaroa egin dute, 'Kooperatibek mundu hobea egiten laguntzen dute' izenburupean. Mundu osoko adituak elkartu dira hiru egunez, uztailaren 17tik 19ra, Santanderreko Magdalena Jauregian, Nazioarteko Menéndez Pelayo Unibertsitateak (UIMP) eta MONDRAGON Korporazioak antolatu duten udako ikastaroan parte hartzeko. Ekimenaren alde praktikoa Arrasaten (Gipuzkoan) osatu dute gero, han izan baitute Korporazioaren eguneroko lana bertatik bertara ezagutzeko aukera.

Gehiago irakurri

Arizmendi Ikastola, eraikuntza arloan etorkizunari aurre hartzen

2012/07/20

Arizmendi Ikastolako Lanbide Heziketak energia berriztagarriaren, energiaren eraginkortasunaren eta eraikuntzaren aldeko apustu sendoa egin du, Europako eskakizunen harira iraunkortasunaren arloa indartuz. Aitor Axpe (arkitekto eta irakaslea) eta Gartzen Undagoitia (Eraikuntza ingeniaria eta irakaslea) elkarrizketatu ditugu, izan ere, 2012-2013 ikasturtean Goi Mailako Eraikuntza Zikloa doan egiteko aukera eskainiko du Arizmendi Ikastolak.

Gehiago irakurri

BBCkoak MONDRAGONen

2012/07/18

Uztailaren 17an BBCko ordezkari batzuk, Madrilen duten berriemailea, Tom Burridge, buru zutela Arrasatera gerturatu ziren MONDRAGONeko esperientzia kooperatiboa bertatik bertara ezagutzeko.

Gehiago irakurri

Kooperatibismoaz nazioarteko uda-ikastaroa, hemen zuzenean streaming bidez

2012/07/13

Uztailaren 16tik 18ra Espainiako UIMP uda ikastaroetan (Estatuko prestigio handiena dutenak), kooperatibismoaren inguruko nazioarteko mintegi bat izango da. Saioak streaming bidez errentrasmitituko dira bideoz, eta hemen, Tulankide.com-en, ikusi ahal izango dira. Ikastaroa antolatzen laguntzen MONDRAGON Taldeak, eta honen zabalkunde kooperatiborako zuzendaria, Mikel Lezamiz, da ikastaroko zuzendaria. Ikastaroaren izenburua, berriz, honakoa: "Gaur kooperatibek mundu hobea eraikitzen laguntzen dute".

Gehiago irakurri

Maier Taldeak enpresa bat erosi du Italian

2012/07/13

Cromoplastica Italianaren kapitalaren % 50 bereganatu du Maierrek eta enpresaren gainerako akzioak erosteko aukera erreserbatu du. Eragiketa horrekin, Maier Taldeak Europan dekorazioaren arloan duen lidergo eta berrikuntza estrategia indartzen du.

Gehiago irakurri

Eguraldia
Asteartea 4 Min: 14
Max: 23
Asteazkena 5 Min: 12
Max: 31
Osteguna 6 Min: 14
Max: 37
Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Iradokizunak

iradokizunak