TUlankide MONDRAGON

Albisteak

Zainketa aringarriei buruzko jardunaldi arrakastatsua

2013/03/15

Astean Arizmendi Ikastolak, Debagoieneko ESI Ospitalearen laguntzarekin, antolatutako ‘Ezin bada sendatu, zaindu’ lelodun jardunaldiak parte-hartze oso handia izan du. Goizean Arrasaten Kulturateko areto nagusia goraino bete zen hitzaldiak entzuteko; eta arratsaldean 40 bat lagun aritu ziren Ferixalekuko gunean egindako tailer praktikoetan.

Gehiago irakurri

MUko Robotek taldeak Europako First Tech Challenge lehiaketan parte hartuko du

2013/03/14

Asteburu honetan jokatuko da Tarragonako Palau Firal de Congressos-en 2013ko First Tech Challenge txapelketaren Europako finala. Guztira 17 talde arituko dira lehian, jatorri ezberdinekoak: Alemania, Holanda, Errusia, Estatu espainiarreko bost talde, eta Euskal Herritik ordezkaritza bakarra abiatuko da, Mondragon Goi Eskola Politeknikoko Robotek taldea.

Gehiago irakurri

Arizmendi Ikastolakoak Europako Gazte Parlamentuko bigarren faserako sailkatu dira

2013/03/08

Irati Lopez, Iker Bengoetxea eta Leire Carreras sailkatu dira otsailaren 23an Bilbon egin zen lehen kanporaketan. Zazpi ikastetxetatik Arizmendi Ikastolako Gaztelupe taldeak irabazi du EAE mailan; IES Fene eta Lauaxeta Ikastola ere sailkatu dira. Arizmendiko hiru ikasleek (16-17 urte bitartekoak) esperientzia ona izan dutela azaldu digute.

Gehiago irakurri

Ulma Taldeak euskara ikasteko, erabiltzeko eta motibatzeko ekintzak antolatu ditu 2013an

2013/03/08

ULMAko Motibazio Taldeak diseinatu du urte osorako plana. Aurten ere hainbat ekintza antolatuko ditu negozioetan euskararen inguruan langileak sentsibilizatzeko helburuarekin. Aurten, nobedade modura, aita-ama izan berriek sehaska-kantuen CDa jasoko dute opari.

Gehiago irakurri

Gizarte Erantzukizunari buruzko jardunaldiak Enpresagintzako Oñatiko kanpusean

2013/03/08

Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateko Oñatiko campusean gizarte-erantzukizunari buruzko jardunaldiak burutzen ari dira. 130 ikaslek hartzen dute parte, eta tokiko arazoei benetako irtenbideak proposatzea da helburua.

Gehiago irakurri

Zainketa aringarrien inguruko jardunaldiak Arizmendi Ikastolaren eskutik

2013/03/07

Martxoaren 13an izango dira bosgarrenez Erizaintzako Jardunaldiak Arrasateko Kulturaten. Arizmendi Ikastolako Lanbide Heziketa sailaren eskutik, ‘Ezin bada sendatu, zaindu’ lelopean hainbat adituk jardungo dute ekitaldian. Izena emateko epea bihar arte izango da zabalik.

Gehiago irakurri

Eguraldia
Ostirala 29 Min: 12
Max: 30
Larunbata 30 Min: 11
Max: 31
Igandea 31 Min: 15
Max: 31
Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Iradokizunak

iradokizunak