TUlankide MONDRAGON

Albisteak

LANBAI enplegu eta formakuntza azoka, ekainaren 6an Arrasaten

2013/05/20

Mondragon Unibertsitateko I. enplegu eta formakuntza azoka datorren ekainaren 6an ospatuko da, Arrasateko Garaia Berrikuntza Gunean. Bertan aukera egongo da lan poltsetan izena emateko edota enpresaren gunea bisitatzeko.

Gehiago irakurri

SaludNova, eHealth Week-eko finalista

2013/05/16

Europar Batasuneko eHealth lehiaketa Dublinen izan da maiatzaren 13tik 15era bitartean eta proiektu txapeldunak UK Preventive Medicine britainiarra eta Brain Control italiarra izan dira, “Champions” eta “Promise” kategorietan, hurrenez hurren. Azken kategoria honetako finalisten artean sailkatu da, MONDRAGON Korporazioko SaludNova.

Gehiago irakurri

Arizmendiko ikasleek Europako foroetan hartuko dute parte

2013/05/16

Irati Lopez, Iker Bengoetxea eta Leire Carreras 16 eta 17 urterekin Europako Gazte Parlamentuko (EYP) azken faserako sailkatu dira. Arizmendi Ikastolako Gaztelupe guneko taldea hamargarrena izan da eta hala, Europako foroetan parte hartzeko aukera izango dute.

Gehiago irakurri

Fagor Arrasatek eta Onapres-ek bat egin dute

2013/05/15

Fagor Arrasate Koop. E.-ak. eta Onapres Koop.E.-ak, biak ere MONDRAGON Korporaziokoak, bere aktibitateak bat-egitea onartu dute. Horrela, mundu mailan txapa metalikoa prozesatzeko eta egokitzeko soluzioen katalogorik handiena duen enpresa sortu da. Epe formalak bete ondoren, Fagor Arrasatek xurgatuko du Onapres Koop. E. eta deformazio bidezko makina erreminta ekoizlerik handiena bihurtuko da, ia zortziehun langilerekin, herrialde desberdinetan 7 lantegi dituena eta kontsolidatutako 300 milioi euroko fakturazioa duena. Honegatik guztiagatik Europa mailan handiena izango litzateke edozein makina erramintako ekoizlerekin konparatuta eta estanpazioan bigarren handiena.

Gehiago irakurri

MONDRAGONek fondo bat sortu du Fagor Etxetresna Elektrikoei laguntzeko

2013/05/13

Gaur, maiatzaren 13an, egin den Kongresuan, MONDRAGON Korporazioko kooperatibistek Berregituratze eta Enplegu Sozietariorako Fondo bat sortzea onartu dute (BESF), aho batez, Fagor Etxetresnen etorkizuneko bideragarritasuna bermatzeko eta enplegu iraunkorra babesteko. Erabaki horrekin, kooperatibistek MONDRAGONeko ereduari leial izaten jarraitzen dute, elkartasuna eta lankidetza, egungoaren moduko krisi egoeretan bereziki eraginkorrak izan diren printzipioak, oinarri izanik.

Gehiago irakurri

Batz kooperatibak 50 urteko historia gogoratu du

2013/05/10

Gaur goizean, maiatzak 10, Batz kooperatibak ekitaldi berezia ospatu du Igorreko plantan. Omenaldi berezia egin zaie kooperatibako sortzaileei eta beraien omenez monolitoa inauguratu da. Horretaz gain, ekitaldi instituzionalean kooperatibako ordezkariak, MONDRAGON Taldekoak eta Foru Aldundikoak hartu dute parte. Bihar, maiatzak 11, berriz, ate irekiko jardunaldia egingo dute, langileei eta beraien familiartekoei zuzenduta.

Gehiago irakurri

Eguraldia
Igandea 5 Min: 13
Max: 28
Astelehena 6 Min: 13
Max: 21
Asteartea 7 Min: 13
Max: 25
Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Iradokizunak

iradokizunak