TUlankide MONDRAGON

Albisteak

Windows Phone 8 Mondragon Unibertsitatean

2013/01/03

Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoak eta ETIC,Microsoft-ek duen Sistema Txertatutean Berrikuntza Zentruak, DevCamp2012 izeneko kanpamentua antolatu dute Windows Phone 8 teknologiak lantzeko.

Gehiago irakurri

Mondragon Goi Eskola Politeknikoko ikertzailea den Asier Aztiriak, Best Paper Award saria eskuratu du

2013/01/02

Mondragon Goi Eskola Politeknikoak parte hartu du Gasteizen burutu den IWAAL Internacional Workshop Ambient Assisted Living nazioarteko tailerrean. Topaketa hauen helburua zera izan da: gaixoaren ingurua aztertzea, norbere etxean ahalik eta denbora gehien bizi ahal izateko, baldintza duinetan.

Gehiago irakurri

Basque Culinary Centerrek hiru eguneko programa bat jarri du abian 12 eta 17 urte arteko gazteentzat

2012/12/27

Udako gastronomia-kanpamenduak izandako arrakastaren ondoren, Basque Culinary Centerrek aurtengo Gabonetan gastronomia zale diren nerabeentzako jarduerak eskainiko ditu. Parte-hartzaileak gastronomiaren munduan murgilduko dira hainbat jardueren bitartez. Hona hemen horietako batzuk: hornidura-azoketako sasoiko barazki-postuetara joatea, maisu gozogileen eskutik turroia egiten ikastea eta, batez ere, sukaldatzea.

Gehiago irakurri

Haur zein herri txikien existentzia dotore aldarrikatu ditu Arizmendi Ikastolak

2012/12/21

Aste honetan eman diote amaiera Jatorrizko Herriak proiektuari Arizmendi Ikastolako Basabeazpi gunean (Aretxabaleta). Ekitaldi dotore eta hunkigarrian Munduko Loreak bideoklipa aurkeztu zuten, 2 eta 5 urte bitarteko neska mutikoek grabatutakoa, eta Porrotx eta Porrotxinek ere munduko koloreak ekarri zituzten Basabeazpi gunera.

Gehiago irakurri

Gabon kanten aplikazio bat sortu dute bi ekintzaile arrasatearrek

2012/12/19

Maria Amutxastegi eta Jaione Martinez bi ekintzaile arrasatear dira. Mondragon Unibertsitateko Ekiten Lehiaketaren irabazleak izan ziren iaz, beste gazte batzuekin batera. Lehiaketako sariak aukera eman die karrera amaierako proiektua egiteko eta euren enpresa berriarekin lehen pausoak emateko.

Gehiago irakurri

“Healthy Basque Fast Food” sortzeko asmoz jarri da abian Jakiberri Ideia-Lehiaketa

2012/12/19

“Healthy Fast Food” tankerako arin prestatzeko euskal janari berri, natural, osasuntsu, anitz eta nutritiboak izango diren produktuak lortzeko ikerkuntza proiektua da Jakiberri. Ekimenaren asmoa euskal jatorrizko “Healthy Fast Food” sukaldaritza mota berritzailea sortzea da, Obama Presidentearen legediarekin bat letorkeena.

Gehiago irakurri

Eguraldia
Astelehena 6 Min: 10
Max: 20
Asteartea 7 Min: 10
Max: 21
Asteazkena 8 Min: 9
Max: 24
Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Iradokizunak

iradokizunak