TUlankide MONDRAGON

Albisteak

Mondragon Unibertsitateak eta init-ek akordio bat sinatu dute

2013/11/18

MUk eta initek Bilbao Berrikuntza Faktoria proiektua martxan jartzeko aurrerapausoa eman dute. Akordio honen helburua, ekintzailetza eta berrikuntza proiektua garatu eta martxan jartzea da.

Gehiago irakurri

Xabier Bengoetxea, Fagor Etxetresnak kooperatibako lehendakaria: "Aurrera egiteko lana egin behar dugu"

2013/11/15

2005etik bazkide izanik, orain dela bost hilabete iritsi zen lehendakari kargura Xabier. Azken hilabeteotan notizia izan da Fagor Etxetresnak eta gertakari ugari eman dira. Egun, hartzekodunen konkurtsoa aurkeztuta, epe motzeko etorkizunari buruz hitz egin dugu kooperatibako lehendakariarekin.

Gehiago irakurri

Microsoft teknologien ekosistema aurkeztu da Informatika Ingeniaritza Graduan

2013/11/14

Microsoft teknologiak lantzen dituen ETIC enpresako adituak izan genituen Mondragon Goi Eskola Politeknikoan Informatika Ingeniaritzako Graduko ikasleei hitzaldia eskaintzen.

Gehiago irakurri

Wingroup taldeko Columbus markak Behobia Donostia lasterketa ospetsuaren azokan parte hartu du

2013/11/13

Wingroup taldeko Columbus Discover Nature marka Behobia Donostia lasterketa ospetsuan izan da aurten. Bergarako markak aurreneko aldiz parte hartu du lasterketaren itzalean egiten den azokan. Beste zenbait marka eta enpresarekin batera, Columbusek bere produktua aurkezteko aukera izan du asteburu osoan Anoetako belodromoan eta 'oso gustura' bueltatu dira izandako emaitzarekin. Larunbat arratsaldean sekulako jendetza gerturatu zen Columbusen erakustokira.

Gehiago irakurri

Fagor Ederlanek Comarth Engineering nazio mailako laneko ibilgailu elektrikoen lehen fabrikatzailearen kapital sozialean partehartze garrantzitsua eskuratu du

2013/11/12

Laneko ibilgailu elektrikoen produkzioan Europako liderretako bat izatea du helburu Fagor Ederlanek. Horretarako, MONDRAGON korporazioko kide den kooperatibak akordioa sinatu du Comarth Engineering ibilgailu elektrikoen fabrikatzailearekin. Akordio horren bitartez Fagor Ederlanek Comarth-en kapital sozialaren parte-hartze garrantzitsua eskuratu du eta enpresaren akziodun nagusietako bat da, Demeter fondoa eta Antonio Martinez fundatzailea, gaur egungo bazkideekin batera.

Gehiago irakurri

Hausnarketa kooperatiboa egiten ari dira Lankiren aditu-tituluan

2013/11/12

Joan den ostiralean, azaroak 8, hasi zen Aretxabaletako Otaloran Lankik antolatutako Kooperatibagintzan Aditu-titulua. Aurten 6. edizioa du graduondoak eta 19 ikasle ari dira parte hartzen, guztiak ere kooperatibetako kideak. Kooperatibagintzaz eta etorkizunaz hausnarketa egingo dute datozen hilabeteetan.

Gehiago irakurri

Eguraldia
Astelehena 21 Min: 14
Max: 21
Asteartea 22 Min: 13
Max: 25
Asteazkena 23 Min: 14
Max: 26
Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Iradokizunak

iradokizunak