TUlankide MONDRAGON

Albisteak

Mikel Larrañaga, MB Sistemas kooperatibako gerentea: 'Opel eta Audik aukera ugari eskaintzen dizkigute etorkizunari begira'

2013/12/16

Orain dela urte batzuk dibertsifikazioaren aldeko apostua egin zuten eta horri esker, automozioaz gain, beste sektore batzutan ere dihardute. Esate baterako, 2010ean hasi ziren CAF, Gamesa, Loramendi eta Batz Solar bezalako enpresekin lanean.

Gehiago irakurri

Arizmendiko lau talde First Lego Leagueko Euskadiko kanporaketan

2013/12/12

Arizmendi Ikastolako Batxilergoko talde batek eta DBHko laugarren mailako hiru taldek First Lego League txapelketako Euskadiko kanporaketa jokatuko dute larunbatean Zamudion, Euskaltelen egoitzan. Arizmendi Ikastolako ordezkariek laugarrenez hartuko dute parte prestigio handiko txapelketa honetan. Aurten, gainera, berrikuntzak ere egin dituzte. Iñaki Agirrebengoa irakasleak azaldu digunaren arabera, "DBHko laugarren mailako teknologia arloko ikasle guztiek garatu behar izan dute proiektua".

Gehiago irakurri

Orklik IESEren Bikaintasun Industrial saria irabazi du

2013/12/12

MONDRAGON Korporazioko Orkli kooperatibak IESE negozio eskolak banatzen duen Bikaintasun Industrial saria jaso zuen atzo, eguaztena. IESEk Celsa katedraren bitartez ematen du saria.

Gehiago irakurri

Ulma Architectural Solutions-ek NAN saria eskuratu du material egokienen arloan

2013/12/12

ULMA Architectural Solutions-ek NAN 2013 saria irabazi du eraikuntzarako material egokienen arloan, “Ur instalazio”en mailan. Montserrateko Santutegia birmoldatzeko garatutako produktuari esker lortu du saria.

Gehiago irakurri

Ideia-lehiaketa abian da, euskal janari lasterreko produktuak sortzeko

2013/12/11

Jakiberri proiektuaren testuinguruan antolatu da ideia-lehiaketa. Euskal Janari Lasterra, ingelesez "Healthy Basque Fast Food", tankerako arin prestatzeko euskal janari berri, naturala, osasuntsua, anitza eta nutritiboa izango den produktuak lortzeko ikerkuntza proiektua da.

Gehiago irakurri

Basque Culinary Center Fundazioak BCC Wine-Ardoaren Institutuko Adituen Batzordea eratu du

2013/12/10

Basque Culinary Center Fundazioaren Ardoaren Institutua –Basque Culinary Center Wine– 2014. urte hasieran sortuko da, eratu berri den batzordearen bitartez. Batzorde hau ardoaren munduan prestigio handia duten dozena bat profesionalek osatu dute, horien artean, upategietako lehendakariak, lehen mailako enologoak, sommelierrak eta Espainiako Master of Wine bakarra.

Gehiago irakurri

Eguraldia
Igandea 27 Min: 7
Max: 17
Astelehena 28 Min: 10
Max: 18
Asteartea 29 Min: 9
Max: 23
Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Iradokizunak

iradokizunak