TUlankide MONDRAGON

Albisteak

MONDRAGON Korporazioak hausnarketa epe bat ireki du bere etorkizuna diseinatzeko

2014/01/17

Txema Gisasolak dimisioa aurkeztu du Kontseilu Orokorrean, arrazoi pertsonalengatik. Aldi honetan MONDRAGONen etorkizuneko ereduaren oinarrizko ezaugarriak zehaztuko dira. Kontseilu Orokorreko lehendakari berria MONDRAGONentzako esparru proiektu berria definitzen amaitu eta gero izendatuko da.

Gehiago irakurri

Soralucek SAMUMENTAL 2014 azokan parte hartuko du, Pordenone Fieren (Italia)

2014/01/17

Urtarrilaren 29tik otsailaren 1era egingo da azoka, Pordenone hirian, Italian. Bertan, teknologia aurreratuko eta produkzio maila handiko fresatzeko makinak, fresatzeko–mandrinatzeko makinak eta torneatzeko zentro bertikalak aurkeztuko ditu: energia, ekipamendu-ondasunak, ibilgailu industrialak, dimentsioa handiko piezak, etab.

Gehiago irakurri

‘Ilusio Ponpak’ jardunaldiak pertsonen kudeaketako motibazioa landu du

2014/01/16

Ehun pertsonek baino gehiagok gozatu dute gaur goiz osoan Lea Artibai Ikastetxean (Markina) ‘Ilusio Ponpak’ deituriko jardunaldian. Hizlari moduan Alex Txikon alpinista ezagun eta abenturazalea ibili da. Honekin batera, Carlos Andreu coach ezagunak motibazioa, pertsonen zein giza baliabideen alorreko kudeaketa eta erronkak aztertu ditu.

Gehiago irakurri

Nazioarteko Jardunaldiak Erakundeen Gizarte Erantzukizunari buruz

2014/01/14

LKSk parte hartu berri du Erakundeen Gizarte Erantzukizunari (EGE) buruzko Nazioarteko Jardunaldian. Iruñean egin da, Nafarroako Unibertsitateko eraikin nagusiko areto nagusian, eta Erakundeen Gizarte Erantzukizuna diziplina anitzeko ikuspegitik landu zen: konpromisoa, dibertsitatea, familia eta lana, besteak beste.

Gehiago irakurri

Mondragon Unibertsitatea orientazio azoketan izango da datozen hilabeteotan

2014/01/13

Urtarrilaren 15ean burutuko da lehendabiziko azoka, Unitour deritzona. Bilboko Euskalduna Jauregian egingo da, egun osoan zehar. Mondragon Unibertsitateak graduetan duen eskaintza erakutsiko du, fakultate desberdinetako informazioa zabalduz.

Gehiago irakurri

'Ilusio Ponpak' jardunaldiaren hirugarren edizioa urtarrilaren 16an Lea Artibai ikastetxeak antolatuta

2014/01/09

Enpresa, hezkuntza eta kirol arloko ordezkariak izango dira Lea Artibai Ikastetxeak antolatutako “Ilusio Ponpak” jardunaldiaren hirugarren edizioan. Markina-Xemeingo Goi Mailako ikasketa zentroak egitasmoa antolatu du hezkuntza berritzailea, enpresa eta hezkuntza zentroen arteko hartu-emana sustatzeko asmoz.

Gehiago irakurri

Eguraldia
Asteazkena 30 Min: 9
Max: 26
Osteguna 1 Min: 12
Max: 19
Ostirala 2 Min: 7
Max: 18
Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Iradokizunak

iradokizunak