Irakurriena
- 1. “Gizarte hobe bat sortzea, hori da gure utopia eta, gure inperfekzio guztiekin, utopia hori lurreratzen saiatzen gara”
- 2. Espainiako Bankuko gobernadoreak MONDRAGON bisitatu du
- 3. Errekak Darwin Biomed startuparekin bat egin du, Health linea bultzatzeko helburuarekin
- 4. Ingeniaritza eta Zerbitzuen Dibisioa Advanced Factories-en egongo da
- 5. Arizmendi ikastola, 20 urte
- 6. Parte-hartze handia LagunAro BGAEren 2024ko ohiko batzarrean
- 7. LKS Next Estatuko lehen 100 teknologikoen artean, 2023ko fakturazioaren arabera
- 8. Kooperatiben Korrikako argazki galeria ikusgai
- 9. Aldapako Korrika arrakastatsua
- 10. Laboral Kutxaren 'Zentzua' esperientzia, TU Lankideren gai nagusia
Abiadura Handiko Trenaren obrak bisitatu dituzte FLL Euskadin parte-hartzen ari diren ikasleek
Neska mutilak aho bete hortz geratu dira Abiadura Handiko Trenaren bidea eraikitzeko lanekin, Arrasatera eginiko bisitaldian. Dragados-en eta Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziaren eskutik gauzatu da bisita eta bertan izan dira, Gaztelueta Ikastetxeko eta Coterón Rasinas Familia Taldeko hogeiren bat gazte, FIRST LEGO League Euskadi hezkuntza-programan parte hartzen ari direnak.
Proiektuan diharduten profesionalak ezagutu dituzte bisitan, eta hauek AHT zer den eta honen ezaugarri teknikoak azaldu dizkiete iraunkortasun, energia-efizientzia eta segurtasunaren aldetik. Halaber, saioa aukera ona izan da ikasleak harremanetan jartzeko sektorean beren karrera profesionala egiten ari diren emakumeekin.
Saio hau Innobasquek FIRST LEGO League Euskadiren esparruan antolatzen duen prestakuntza-programa oso batean sartzen da, eta helburua da parte hartzen duten taldeei ezagutzen laguntzea zer egiten den Euskadin, hiri adimendunen eremuan, lan egin eta bizitzeko inguruneak hobetzeko, hauxe baita aurten FIRST LEGO Leagueren erronka tematikoa mundu osoan. Zehatz esanda, guztira 38 prestakuntza-saio antolatu dira eta hauetan 1.100 postu baino gehiago eskaini dira.
Dragadosek gaur eman duen prestakuntzak lotura zuzena du aipaturiko erronkarekin, eta beraz inspirazio-aukera handia da ikasleek beren proiektu berritzaileak sortu ahal izateko eta eremu honetako lanbideak eta lanean dabiltzan profesionalak ezagutzeko.
Innobasquek antolatua, FIRST LEGO League Euskadi STEAM Hezkuntzako programa da, Euskadin erreferentziazkoa, gazteen artean zientzia eta teknologiarekiko interesa pizten duena.
Boluntarioen zain
Sei hilabeteko programa honen finala otsailaren 8an izango da, eta lehen aldiz hiru egoitza ezberdinetan jokatuko da: Deustu-Bilbon, Donostian eta Arrasaten. Hain zuzen ere, MONDRAGON Korporazioa eta Mondragon Unibertsitatea burubelarri ari dira Arrasateko saioaren antolakuntzan. Une honetan, 50 boluntariok dagoeneko eman dute izena Iturripeko Campusean egingo den ekitaldian barru-barrutik First Lego Leaque bisitzeko.