Irakurriena
- 1. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 2. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 3. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 4. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 5. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 6. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 7. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
- 8. Pello Rodriguez lehendakariarekin batzartu da Lehendakaritzan
- 9. MONDRAGONek Finantza Foroa egin du
- 10. Matricik likidazio-fasea irekitzeko eskatu du
ABANTAIL eta SIEMENS-ek distribuzio akordio bat sinatu dute
ABANTAIL enpresak, SIEMENS PLM Software-n RULESTREAM konfiguratzailea komertzializatuko du orain gutxi sinatutako aliantzaren ondorioz.
ABANTAILen konponbideen portfoliora RULESTREAM batzeak, enpresaren hazkuntza eta nazio mailan zabaltze erronketan indarra ematen dio.
ABANTAILek eskaripeko ingenieritzaren automatizazioan duen esperientzia zabala onuragarri izango da RULESTREAM-en ezarpenerako.
Produktu pertsonalizatua duten enpresetan, RULESTREAM-ek ingeniaritza lanak, batez ere bulego teknikoko diseinua eta eskaintzen sorrera automatizatzen ditu. Horrela, produktibitatea handitu, dokumentazio teknikoa entregatzeko epea murriztu bere kalitate eta fidagarritasuna ziurtatu (3D modeloak, 2D planoak, material zerrenda, prozesuko dokumentazioa, etab.), ezagutzaren formalizazioa eta ohiko eta errepikakorrak diren lanak ezabatzea lortuz adibidez.
ABANTAILen arrakasta kasuek erakusten dute eskaintza eta eskari prozesuetan posible dela ingeniaritzari eskaintzen zaizkion lan aste edo egunak, ordu edo minutuetara pasatzea konfiguratzaile bitartez. RULESTREAM, prestakuntza eta ingeniaritzari eskainitako denborak murrizteko erantzuna da.
ABANTAILek, oinarri teknologikoko enpresa, Arrasaten du bere egoitza nagusia, eta 13 urte baina gehiago doa produktu pertsonalizatuak eskaintzen dituzten enpresen diseinu moldatzailearen automatizazioa lantzen, produktu–prozesu konfiguratzaile teknikoak eta ziklo komertzialean eskaintza eraketen automatizaziorako konfiguratzaile komertzialak eskainiz.
SIEMENS talde teknologikoa 165 urte baina gehiago doa bikaintasun teknologikoa, berrikuntza, kalitatea, ziurtasuna eta nazioartekotzearen bidean, mundu mailan lider delarik. Konpainia 200 herrialde baina gehiagotan dago kokatua, elektrifikazio, automatizazio eta digitalizazio arlotan. Testuinguru honetan kokatua dago SIEMENS PLM SOFTWARE, hau produktuaren bizi ziklo eta fabrikazio operazio gestioen software hornitzaileetan lider izanik mundu mailan.