Irakurriena
- 1. Gipuzkoako Bazkundeak saria eman dio MLAKoop kooperatibari
- 2. Arkaitz Etxezarreta, Errekako zuzendari nagusi berria
- 3. “Gizarte hobe bat sortzea, hori da gure utopia eta, gure inperfekzio guztiekin, utopia hori lurreratzen saiatzen gara”
- 4. Espainiako Bankuko gobernadoreak MONDRAGON bisitatu du
- 5. Errekak Darwin Biomed startuparekin bat egin du, Health linea bultzatzeko helburuarekin
- 6. Ingeniaritza eta Zerbitzuen Dibisioa Advanced Factories-en egongo da
- 7. Arizmendi ikastola, 20 urte
- 8. Parte-hartze handia LagunAro BGAEren 2024ko ohiko batzarrean
- 9. LKS Next Estatuko lehen 100 teknologikoen artean, 2023ko fakturazioaren arabera
- 10. Kooperatiben Korrikako argazki galeria ikusgai
300 zuzendari baino gehiagok posizionamendua aztertu dute
MONDRAGON Korporazioak pasa den uztailaren 19an bildu zituen Donostiako Kursaalean kooperatibetako 300 zuzendari baino gehiago, "posizionamenduaz" hausnartzeko. Marketing arloko termino honek, marka, produktu edota zerbitzu batek duen irudia aztertzen du, batik bat kontsumitzaileen ikuspegitik.
Jardunaldiaren irekiera MONDRAGONeko Kontseilu Orokorreko lehendakari den Iñigo Ucinek gidatu zuen. Bere hitzetan "gauzak asko aldatu dira eta aldatzen ari dira, eta horrek guztiak gure negozioak kudeatzeko konplexutasun handiagoa dakar". Egoera honen aurrean "hartzen ditugun erabakariek baldintzatuko dute etorkizuna", beraz, "ezin gara erlaxatu, ezin gara konformistak izan; aldiz, ausartak izan behar gara etorkizunean eszenatoki hobeagoan egon gaitezen".
Kooperatiben esperientziak
Jardunaldian, kooperatibetako esperientzia praktiko ezberdinak aurkeztu ziren: Maier, Mondragon Assembly, Orbea eta Orkli.
Maier. Martin Ugalde gerenteak aipatu zuen "posizionamendu estrategia ezinbestekoa izan da Maier kooperatibaren proiektuaren iraunkortasunerako; halaber, era bateko eraldaketak posizionamenduaren estrategia etengabe egokitzeko beharra ere ekarri du".
Edozein modutan, "posizionamenduak gure proiektua lehiakorragoa izaten laguntzen digu". Eta jarrerari buruz, "pertsona irekiak behar ditugu, kalitatezko parte hartzea, prozesu egokiak eta disziplina".
Mondragon Assembly. Luis Mari Imaz, kooperatibaren zuzendariak aipatu du "enpresa bezala, gauzak ez badoaz ondo, metodoak berritzen ditugu eta bestelako sistemak ezartzen ditugu". Izan ere, "badakigu aldaketaren etengabeko bidea egin behar dugula eta horrek kokatzen gaituela toki egokian".
Orbea. Jon Fernandez gerenteak azaldu zuen "gure nortasun zeinua etengabeko birasmatzea da". Orbearen posizionamendua erabiltzaileari zuzendua dago, "gure erabiltzaileek diseinatzen dituzte gure produktuak; gaur egun %60a produktu pertsonalizatua da".
Modu berean, lau arte nagusi aipatu zituen: ukapen artea, erabakitze prozesuaren baitan (merkatu, bezero, kanal...); amets egiteko artea, bisioan kokatuta, "mundu mailako erreferentzia izateko amets egin, balio handiko produktua garatzeko". Eta azkenik eusteko artea eta magia egiteko artea aipatu zituen, "gure markak kudeatzeko gaitasunarekin bat eginez".
Orkli. Mikel Uzandizaga zuzendari komertzialak aipatu zuen "gure erronka beste inork egiten ez dituen gauzak egitea da, gure pertsonentzat inspirazio izango diren erronkak". Era berean, "proaktiboak izan behar gara partner-ekin aliantzak lortzeko eta beraien bitartez iraunkortasuna finkatzeko". Modu berean aipatu zuen "beharrezkoa da gutxiago esan eta gehiago egin, exekuzioa dena da".
Jardunaldian, kanpoko esperientzia batzuk ere aztertu ziren, posizionamenduarekin lotuta. Horietariko bat Repsolen esperientzia izan zen, Josu Jon Imazek aurkeztu zuena, entitateko kontseilari delegatua.
Ondoren, Jesus Esmorisek hartu zuen hitza, Tubacex-eko kontseilariak. Aipatu zuen erabateko aldaketa beharrezkoa dela; erabatekoa eta jarraitua.
Bukatzeko, mahainguru interesgarria egin zen, Boston Consulting Group-eko Ivan Martenek gidatuta. Eta ekitaldiari amaiera emateko, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuneko sailburua den Arantxa Tapiak hartu zuen hitza.
Argazki guztiak ikusgai daude: FORO 400