170 iritzi eta proposamenek lagunduko digute hobetzen

170 pertsonek hartu dute parte TU Lankide hobetzeko proposatu dugun inkestan. Ekarpen eta iritziei esker hobetzen joango gara, poliki-poliki, aldizkaria eta baita web ataria ere.
Card image cap
2018/02/02

Ekimen honetan parte hartu duten pertsonen gehiengoa kooperatiben ingurukoa da eta horietatik hiruk irabazi dute Columbus pack bat. Irabazleak izan dira: Raul García, Jone Bartolome eta Alberto del Moral.

Sarien banaketa datorren astean egingo dugu eta irabazleen argazkia ere argitaratuko dugu, martxoaren hasieran argitaratuko den aldizkarian, eta baita web gunean ere.

Era askotariko iritziak
Parte hartu duten pertsonek gai desberdinei buruz eman dute iritzia: diseinua, eduki informatiboa, argazki eta bideoei buruz, hizkuntzen erabilera,... Era berean, hobetzeko hainbat proposamen egin dira; guztiak kontuan hartu eta ahal den neurriak aztertzen ahaleginduko gara.

Errifleak eta errifle-kanoiak