Laboral Kutxak bat egingo du EiTB Maratoiarekin

BertsoApp jarri dute martxan eta pandemiak eragin dituen sentimenduak, emozioak… jaso nahi dituzte. Jasotzen den mezu bakoitzagatik 1 €-ko dohaintza egingo du entitateak, ikerketa-ekimenak garatzeko.
2020/12/11

LABORAL Kutxak ekimen bat jarri du martxan, abenduaren 17an egingo den EiTB Maratoiarekin bat egiteko. Aurten, COVID-19aren aurkako borrokari laguntzera bideratuta egongo da ekimena.

Nola parte hartu?

BertsoApp jarri dute martxan eta aukera egongo da WhatsApp zenbaki batera (688 77 11 11) mezua bidaltzeko; "nolabait, pandemiak eragin dizkizun sentimenduak, emozioak… partekatzeko, pandemiak eragindako sentsazio-kumulua hori partekatzeko". Horren trukean, LABORAL Kutxatik pandemiaren aurkako ikerketaren alde egiteko, sentimendu bakoitzaren trukean, 1 €-ko dohaintza egingo du.

Horrez gain, hilaren 17an, EiTB Maratoia egiten denean, "gure bertsolaririk onenetako batzuek bat bateko bertsoak botako dituzte, mezuen bidez helarazten dizkiguzuen sentsazioak bertsotarako gaitzat erabiliz". Horiek guztiak bertso-katea ekimenari, EiTBtik bultzatutako bertsoen kateari, gehituko zaizkie. Ekimenak jada 160 bideo ditu, 700 bertso-kate online eta ehunka bertsolariren parte-hartzea. Bertsolarien artean, besteak beste, hauek hartuko dute parte: Maddalen Arzallusek, Sebastian Lizasok, Oihana Iguaranek, Xabier Euzkitzek, Onintza Enbeitak eta Aitor Mendiluzek. 

Banketxea