MondragonLingua-Alecop lankidetzaren adibide

Joan den ostiralean, abenduaren 16an, MondragonLingua-Alecop S.Coop kooperatiba berriko 100 bat kide elkartu ziren elkar ezagutzeko eta etorkizun kohesionatu bat elkarrekin irudikatzeko.
2022/12/19

mondragon.jpg

Maiatzaren 31n, MondragonLingua eta Alecop kooperatibetako Batzar Nagusiek gehiengo zabalarekin onartu zuten bi kooperatiben bat-egitea. Bat-egite horren helburua da kooperatiba berriaren lehiakortasuna handitzea pertsonak lan-ingurunean ikasteko eta prestatzeko ematen zaizkien zerbitzuen merkatuan, bai eta prestakuntzaren eremuarekin zerikusirik ez duten negozioak indartzea ere.

Ekipamendu didaktiko teknikoa. Instalakuntza elektriko aurrefabrikatuak. Ikasketa eta lana txandakatuz.

Itzulpen zerbitzuak eta hizkuntza prestakuntza