IK4-IKERLAN eta Coprecik errekuntza sistema berritzailea diseinatu dute

Barbakoen merkatuko liderra den Weber, erraldoi iparramerikarrarentzat garatu dute diseinua. Barbakoen pizte prozesua eta errekuntza baldintzak hobetu dituzte eta segurtasuna areagotu.
Card image cap
2017/11/21

IK4-IKERLAN zentro teknologikoak eta Copreci kooperatibak lagundu dute kanporako gas barbakoen errekuntza sistema berritzailea garatzen, Weber, erraldoi iparramerikarrarentzat. Barbakoen pizte prozesua eta errekuntza baldintzak hobetu dituzte eta segurtasuna areagotu. Sisteman sartutako berritasunek eta hobekuntzek diseinu berria patentatzera eraman dute fabrikatzaile amerikarra; patente eskaeran onartzen da zentro teknologikoa eta euskal kooperatiba izan direla diseinu berriaren asmatzaileak.

Hainbat prototipo garatu ondoren, Coprecik gailu optimizatu bat lortu du Amerikako eta Europako barbakoa modeloetarako.

Fabrikatzaile iparramerikarrak erabaki zuen bere barbakoen erregailuen pitei beste geometria ematea gehiago iraun dezaten eta erabaki zuen, halaber, garantia 10 urtera luzatzea, lehiakideek eskaintzen dutena baino ia bi aldiz gehiagoko garantia epea eskaintzeko. IK4-IKERLANek barbakoen gama berrien errekuntza sistemak garatzen parte hartu du, gas sarrerako pitaren garapenean zentratuta batez ere. 

Atera den diseinuak (Venturi motako erregailu atmosferiko bat), jada industrializazio fasean dagoenak, errekuntzarako beharrezkoa den gas eta aire nahasketa hobetzea lortu du eta, horrez gain, erregailuei sendotasun handiago eman die, fabrikazio tolerantziagatik, eta sugarra homogeneoagoa eta barbakoaren piztea seguruagoa izatea ere lortu du.

Errekuntzako osagai multzo honen diseinuan eta fabrikazioan parte hartuta, IK4-IKERLANek Copreciri lagundu dio munduko gas barbakoen saltzailerik handienarekin duen harremana sendotzen, eta lagundu du, baita ere, Weber sektoreko munduko lider sendoago izaten. 

Zentro teknologikoak proiektu honetan jarri ahal izan du bere mekanikako taldeak 20 urte baino gehiagotan erregailuen garapenean eta fabrikazioan metatutako ezagutza, bai eta simulazio fluidodinamikoko tresna aurreratuen erabileran metatutakoa ere. Tresna berri honen diseinuan beharrezkoak izan diren probak eta esperimentuak egiteko ere balio izan dute bere  instalazioek.  

Etxetresna elektrikoetarako osagaiak

Ikerketa zentro teknologikoa