Sergio Scariolok "saskibaloia eta teknologia berriak" hitzaldia eskainiko du Arrasaten

Hitzaldia datorren martxoaren 25ean izango da, Goi Eskola Politeknikoan, eta beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea.
Card image cap
2014/03/17

Mondragon Unibertsitateak hitzaldi interesgarria antolatu du datorren martxoaren 25erako. "Saskibaloiari eta Teknologia berriak" gai hartuta, Sergio Scariolo entrenatzailea izango da hizlaria.

Hauek dira hitzaldiaren xehetasunak:
LEKUA: Arrasate, 7006 gela (7 eraikina)
ORDUA: 20:15
IZEN EMATEA: emailen kirolak@mondragon.edu.
OHARRA: Ezinbestekoa izango da lekua erreserbatzea, plaza mugatuak dira eta.
NORI ZUZENDUTA: 16 urtetik gorakoentzat.

 

Mondragon Unibertsitateko ingenieritza fakultatea