Irakurriena
- 1. Kooperatiben Korrikako argazki galeria ikusgai
- 2. Aldapako Korrika arrakastatsua
- 3. Laboral Kutxaren 'Zentzua' esperientzia, TU Lankideren gai nagusia
- 4. 'Nature' aldizkariaren arabera desberdintasunaren aurkako eta jasangarritasunaren aldeko eredua da MONDRAGON
- 5. MONDRAGONeko kooperatibek 55 kilometro eta hamarnaka ekimen Korrikan
- 6. Bexen Cardiok bat egin du Korrika 23rekin
- 7. Fagor Electrónicak Triax Digital Solutions (TDS) erosi du, egoitza eta hirugarren sektorerako multimedia soluzioen merkatua gidatzeko
- 8. Nerea Aranguren, DanobatGroupeko eta MIAko zuzendari nagusia eta MONDRAGONeko lehendakariorde berria
- 9. Kooperatibismoaren emakume aitzindariak omen dituzte Kooperatiben Kontseiluak eta Konfekoopek
- 10. 74ko sortzaileei omenaldia egin diete Aurrenak kooperatiban
Leire Mugerza MONDRAGONeko Kongresuko eta Batzorde Iraunkorreko presidente izendatu dute
Beraz, hemendik aurrera, Leirek Mugerzak eta Iñigo Ucinek gidatuko dituzte organo korporatiboak. Batzorde Iraunkorra –Kongresuen artean jarduten duen ordezkaritza instituzionaleko organoa– bertako presidente Leire Mugerzaren gidaritzapean egongo da, eta Kontseilu Orokorra –Korporazioko zuzendaritza organoa–, berriz, organo horren presidente Iñigo Ucinen gidaritzapean.
Leire, Batzorde Iraunkorreko kide da 2012tik, eta, izendapenaren ondoren, organoa eratu zenetik kargu horretan dagoen lehen emakumea da.
Leire Mugerzak (Mutriku, 1976) Ingeniaritza Mekanikoko ikasketak egin zituenMondragon Unibertsitatean, eta 1998an Eikan (Etxebarria, Bizkaia) hasi zuen bere karrera profesionala. Korporazioko industria arloko kooperatiba horretan hainbat eginkizun betetzeko aukera izan zuen, eta Eika Taldeko Kalitate eta Sistemetako zuzendaritzan finkatu zen. Kargu horrekin batera Kooperatibako Kontseilu Errektoreko presidentea ere izan zen.
2008an Lea Artibai Ikastetxea kooperatiban jarraitu zuen bere jardun profesionala. Ikastetxea MONDRAGONeko jakintza arloaren barruko kooperatiba da, eta kooperatiba horretan dihardu gaur egun. 2012tik, ikastetxeko zereginekin batera Eroski kooperatibako Kontseilu Errektoreko presidentea ere bada, hango bazkide kontsumitzailea baita. Kargu hauetan jarraituko du, gaur hartu duen lehendakaritzarekin batera.
Kongresuko Batzorde Iraunkorreko presidente berriak adierazi duenez, "ohore bat da kargu hau bete ahal izatea. Nire arlo ezberdinetako esperientziaren ekarpena egiteko asmoarekin hartuko dut kargua eta espero dut, bere nortasun kooperatiboan, ingurunearen garapenarekin duen konpromisoan, bere jardueren aniztasunean eta bere negozioen lehiakortasunean oinarritutako proiektu bat sendotzen lagunduko dudala”.
Zer da MONDRAGONeko Kongresua?
Kongresua MONDRAGON gidatzeko jarraibide edo irizpide nagusiak ezartzen dituen organoa da, hau da, interes komuneko funtsezko gaiei buruzko oinarrizko politikak definitzen dituena. Kongresua 650 konpromisariok osatzen dute, taldeko kooperatiba guztiak ordezkatuz, eta kooperatiba berriak sartzea onartzen du eta Batzorde Iraunkorraren –Kongresuen artean jarduten duen ordezkaritza instituzionaleko organoa– eta Kontseilu Orokorraren –Korporazioko zuzendaritza organoa– kudeaketaren deskargua egiten du.