Jakub Orlinski & Ensemble Il Pomo D’oro-ren kontzertura joan nahi?

TUlankidek Jakub Orlinski & Ensemble Il Pomo D’oro-ren kontzertura gonbidatzen zaitu. Martxoaren 29an izango da, Donostiako Kursaal Jauregian, 19:30ean. Parte-hartu zozketan eta eskuratu zure bi sarrerak.
Card image cap
2023/02/28

Facce d’amore (“Maitasunaren aurpegiak”) Jakub Józef Orlinski kontratenor poloniarraren bigarren bakarkako albumaren (Anima Sacra) jarraipena da. Azken lanaren sakratutasun hori alde batera utzita, zerbait pertsonalagoa eta sutsuagoa aldarrikatzen du lan honetan, gizonezko maitale barrokoaren jarrerak islatzen dituen musika-sorta batekin. Gozamenezko edo elkarrekiko maitasunerako ez ezik, bada haserrerako eta eromenerako tarterik ere hemen.

Francesco Corti, klabea eta zuzendaritza
Jakub Józef Orlinski, kontratenorra

“Facce d’amore”: Cavalli, Boretti, Conti, Haendel, Bononcini, Mattesi eta abarren lanak

Zozketarako izen-ematea itxita dago.

Irabazlea Imanol Bermudez izan da. Zorionak!