Hobetuz-ek Goi Eskola Politeknikoan eskainiko dituen ikastaroetan izena emateko aukera dago oraindik

Guztira, zazpi ikastaro dira, 10 eta 40 ordu bitartekoak, irailaren 19tik aurrera hasi eta urrian amaituko direnak. Aukera bikaina da gai berrietan sakondu edo ahaztutako ezagutzak indartu nahi dituzten profesionalentzat.
Card image cap
2022/09/15

Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoak zazpi ikastaro eskainiko ditu doan, lanean ari diren profesionalentzat bereziki. Irailaren 19an, astelehena, hasi eta urriaren erdialdean amaituko dira. Ikastaroek 10 eta 40 ordu bitarteko iraupena izango dute; batzuk goizez emango dira, eta beste batzuk, arratsaldez.

Hobetuzek % 100eko dirulaguntza emango du ikastaroak egiteko, eta profesionalentzat dira.

Ikastaroek honako gai hauek landuko dituzte, besteak beste: hidraulika, termografia, ikusmen artifiziala industria-robotikan eta zibersegurtasunaren hastapenak. Jarduneko langileei gai berrietan sakontzeko edo ahaztutako ezagutzak indartzeko aukera ematea dute helburu.

Interesatuta daudenek cursosingenieria@mondragon.edu helbide elektronikoan eman dezakete izena, edo 647504100 telefono-zenbakian.

Mondragon Unibertsitateko ingenieritza fakultatea

Irakaskuntza unibertsitate zentroa