“Publikotasun eredu berri bat aldarrikatzen dugu eta badaude adibideak”

Euskal Autonomi Erkidegoan azkenaldian eztabaidagai dugun hezkuntza-legearen inguruan hitz egin dugu Illart Azkarate Arizmendi ikastolako zuzendariarekin.
Card image cap
2023/02/14

Lege horren inguruko hausnarketa egin dute Arizmendi ikastolan eta ekarpena egiteko aukera ikusi dute. Hala, “Ikastolen eta hezkuntza-legearen inguruko ohiko galderak” izeneko dokumentua egin dute. Bertan, Arizmendi Ikastolaren hezkuntza-komunitatea osatzen dutenen artean zein gainerakoen artean ohiko bihurtu diren hainbat gai bederatzi galderetara ekarri dituzte. 

Elkarrizketa honetara ekarri ditugu ohiko galdera horiek, hezkuntza-komunitatearentzat baliagarri izango direlakoan.