Culinary Zinemaren seigarren edizioa irailaren 17an inauguratuko da

Ohikoa den bezala, nazioarteko sukaldari famatuek menu desberdinak prestatuko dituzte, pelikula bakoitzaren lotura. Sarrerak salgai jarriko dira irailaren 5ean.
2016/09/02

Guztira zazpi pelikula eskainiko dira Donostiako Zinemaldiaren baitan, Culinary Zinema zikloan. Bertan, sukaldari bakoitzak menu berezia prestatuko du egun horretan emango den pelikularekin lotura izango duena.

Bertaratuko diren sukaldarien artean, hauek daude: Joxean Eizmendi, Mehmet Gürs, Mikel Gallo, Cheung Yat Sing, Javier Plascencia, Roberto Flore eta Ricardo Sanz.

Egitarau zehatza hemen kontsultatu daiteke: http://zinemaldia.bculinary.com/es/programa.php

Bai filmera bai afarira joateko txartelak irailaren 5ean jarriko dira salgai, 9:00etan, salmenta-kanal hauen bitartez:,www.sansebastianfestival.com www.kutxabank.es

Mondragon Unibertsitateko Zientzia Gastronomikoen fakultatea