Txinako 'Canton Fair 2012' azokan izan da Copreci

Txinako Canton hirian urriaren 15etik 20ra bitartean egin zuten 'Canton Fair 2012' azokan parte hartu du Coprecik. 'The heart of your appliance, wider in the world, deeper in your heart' sloganarekin Coprecik argi utzi du taldearen izaera internazionala. Bigarren aldia da Aretxabaletako kooperatibak Cantoneko azokan parte hartzen duena. Esportaziorako izaera duten Txinako ekoizle handiak elkartzen dira urtean birritan egiten den azoka honetan.
Card image cap
Copreciren erakusmahaia Txinako azokan.
2012/11/06

Copreciren erakusmahaia nazioarteko pabiloiaren erdian kokatu zuten eta bi ardatz izan zituen: berrikuntza eta nazioarteko presentzia.

'Green induction' generadoreak


Green induction generadore berriei esker indukziozko gainazaletan erabateko berrikuntza erakutsi du Coprecik. Generadore hauekin erabiltzaileak kontsumo eraginkorragoa izango du, modu honetan dirua aurreztu eta ingurugiroa errespetatuz.

Gas bidezko sukaldeendako Coprecik patentatutako Su-K sistema elektronikoa ere nabarmentzekoa da. Gainazal berean gasa eta indukzioa bateratzen du sistema berriak.

Canton Fair 2012 (3)

Garbiketako osagaiei dagokienez garbigailu eta ontzi-garbigailuendako BLDC teknologia duen motobonba  aurkeztu zuten.

Harremanak egiteko modua

Asia, Ekialde Ertaina eta Hego Ameriketako ekoizleekin harremanak egiteko balio izan du azokak etorkizunean merkatu berri horietan negozioak sendotzeko asmoz.

Etxetresna elektrikoetarako osagaiak