Irakurriena
- 1. Gipuzkoako Bazkundeak saria eman dio MLAKoop kooperatibari
- 2. Arkaitz Etxezarreta, Errekako zuzendari nagusi berria
- 3. “Gizarte hobe bat sortzea, hori da gure utopia eta, gure inperfekzio guztiekin, utopia hori lurreratzen saiatzen gara”
- 4. Espainiako Bankuko gobernadoreak MONDRAGON bisitatu du
- 5. Errekak Darwin Biomed startuparekin bat egin du, Health linea bultzatzeko helburuarekin
- 6. Ingeniaritza eta Zerbitzuen Dibisioa Advanced Factories-en egongo da
- 7. Arizmendi ikastola, 20 urte
- 8. Parte-hartze handia LagunAro BGAEren 2024ko ohiko batzarrean
- 9. LKS Next Estatuko lehen 100 teknologikoen artean, 2023ko fakturazioaren arabera
- 10. Kooperatiben Korrikako argazki galeria ikusgai
Kunshaneko agintarien bisita MONDRAGON Korporaziora eta Coprecira
Maiatzaren 4an, Kunshaneko Gobernuko ordezkaritzak Korporazioa ezagutu zuen.
Izan ere, bisitan etorri ziren Ms Gao Yiping, Qiandeng-eko alkatea (MONDRAGONen Industria Parkea kokatuta dagoen herria) eta Mr. Gu Juming, Kunshaneko Merkataritza Ganberako zuzendaria, beste enpresari txinatar batzuekin batera.
Oskar Goitiak egin zien harrera Korporazioan, MONDRAGON Internazionaleko lehendakariak. Hainbat kooperatibetako ordezkariak elkartu ziren eta Kunshan oso leku aproposa dela azpimarratu zuten merkatu txinatarrean interesak dituzten kanpoko enpresentzat.
Miren Madinabeitiak ere parte hartu zuen ekitaldian, SPRIko Nazioarteko zuzendaria (Eusko Jaurlaritza). Zentru Korporatibotik Coprecira abiatu ziren Txinako ordezkariak, izan ere, Kunshaneko industria parkean ezarritako azken kooperatiba da Copreci, eta bertan, jarduera aurtengo urtean zehar martxan jartzea aurreikusten dute.
Iñigo Albizuri, Copreciko zuzendari komertziala eta Ms Gao Yiping, Qiandeng-eko alkatea, Coprecira eginiko bisitan.
Javier Oleaga zuzendari nagusiak harrera egin eta gero,
Aretxabaletako ekoizpen plantako instalazioak ezagutu zituzten. Bisitan, Kunshanen ekoiztuko dituzten etxeko egosketa balbulak zehaztasunez ikusteko aukera izan zuten.