Euskara planen erakusleihoa: LABORAL Kutxa

Euskara planen erakusleihoen testuinguruan LABORAL Kutxaren euskara plana aurkezten dugu. Hizkuntzarekiko posizionamendua indartzeko garatutako planaren helburu eta emaitzak aurkezten dira bertan.
Card image cap
2019/06/26

Euskara planen erakusleihoen testuinguruan Laboral Kutxaren euskara plana aurkezten dugu. Hizkuntzarekiko posizionamendua indartzeko garatutako planaren helburu eta emaitzak aurkezten dira bertan. 

Euskara planaren indarguneak:

  • Entitateak bezeroei zerbitzua eta produktuak euskaraz eskaintzen dizkie
  • Hizkuntza-politika sendoa: euskara zerbitzu-hizkuntza izatetik lan-hizkuntza izateko helburua.
  • Entitateak euskararekiko duen jarrera proaktiboa sinatutako hitzarmenen bitartez.


Lorpen nagusiak:

  • Bezeroek aukera dute harreman komertzial guztiak euskaraz egin ahal izateko, eta langileek ere aukera dute lanean eta laneko harremanetan euskaraz egiteko.
  • Euskararen gestioa LABORAL Kutxaren gestio orokorrean txertatu izana
  • Urrezko BIKAIN-Euskararen Kalitate Ziurtagiria bereganatu duen finantza-erakunde bakarra da.
  • Lanpostu guztietarako hizkuntza-eskakizunak definituta daude, eta betetze-mailari jarraipen zorrotza egiten zaio.
  • Entitatearen atal guztietarako ezarrita daude hizkuntza-irizpideak (irudia/publizitatea, harremanak, komunikazioa eta lan-tresnak, eta hizkuntza-kudeaketa).
  • Langileek euskara ikasteko aukera izan dezaten, trinkotasunean oinarritutako trebakuntza-proiektu ausarta jarri da abian.

Egungo erronkak:

  • Bulegoetako langileen euskara-maila hobetzea.
  • Bezeroekiko euskarazko zerbitzu-maila areagotzea, kalitatea zainduz.
  • Kanpoko ekitaldi publikoetan euskararen presentzia areagotzea.


Bizpahiru adierazle

  • Elebitasun tasa: %60
  • Bezeroen gogobetetasun-maila euskarazko zerbitzuaren inguruan: 2018an 79,1 puntu (100etik), eta 2017an 77,2 puntu.
  • Kanpo-hitzarmenak: hartutako konpromisoen betetze-maila oso altua da (%95).

Banketxea