Irakurriena
- 1. “Gizarte hobe bat sortzea, hori da gure utopia eta, gure inperfekzio guztiekin, utopia hori lurreratzen saiatzen gara”
- 2. Espainiako Bankuko gobernadoreak MONDRAGON bisitatu du
- 3. Errekak Darwin Biomed startuparekin bat egin du, Health linea bultzatzeko helburuarekin
- 4. Ingeniaritza eta Zerbitzuen Dibisioa Advanced Factories-en egongo da
- 5. Arizmendi ikastola, 20 urte
- 6. Parte-hartze handia LagunAro BGAEren 2024ko ohiko batzarrean
- 7. LKS Next Estatuko lehen 100 teknologikoen artean, 2023ko fakturazioaren arabera
- 8. Kooperatiben Korrikako argazki galeria ikusgai
- 9. Aldapako Korrika arrakastatsua
- 10. Laboral Kutxaren 'Zentzua' esperientzia, TU Lankideren gai nagusia
IK4-Ikerlanek eta Zuricheko Unibertsitateak akordio bat lotu dute potentziako elektronikan ikertzeko
IK4-Ikerlanek hitzarmena izenpetu du gaur Zuricheko ETH Unibertsitatearekin, potentziako elektronikaren arloan elkarrekin ikertzeko. Euskal zentroak esperientzia handia dauka diziplina horretan, energia elektrikoa egokitu eta eraldatzeko gailuak garatzera zuzenduta, hainbat helburutarako. Hitzarmenari esker, IK4-Ikerlanek sendotu egingo ditu munduan potentziako elektronikan entzuterik handienetakoa duten erakundeetako batekin.
Hitzarmenaren arabera, bi erakundeak lankidetzan arituko dira doktore tesiak elkarrekin garatzeko, ikertzaileen mugikortasuna sustatuko dute eta I+G proiektuak bultzatuko dituzte elkarrekin.
ETH mundu mailako erreferentzia da ingeniaritzan oro har, ea bereziki potentziako elektronikan. Bere ezaugarriak dira teknologia berritzaileen erabilera, diziplina askoko ikuspegia eta bere garapenen kalitate bikaina.
Erakunde horrekiko lankidetzak lagundu egingo du IK4-Ikerlanek Europa kontinentean duen zentro laguntzaileen sarea indartzen. Hitzarmenak, halaber, zentroak potentziako elektronikan duen apustua bultzatzeko balioko du, horri esker puntako teknologiak eta aplikazioak garatzen baititu euskal ekonomian garrantzi handia duten sektoreentzat, horien artean egonik garraioa eta energia.
“Hitzarmena IK4-Ikerlanek potentziako elektronikako teknologietan egin duen apustuaren eta zentroa osatzen duten pertsonen prestakuntza babesteko borondatearen beste erakusle bat da”, adierazi du Caballerok. “Berrikuntza sistema ireki batean sinesten dugu, beste erakunde batzuekiko lankidetzan oinarrituta, eta konbentziturik gaude potentziako elektronikan erreferentziazkoa den zentro batekin lankidetzan aritzeak lagundu egingo digula teknologia horren garapena indarrez bultzatzen”, gehitu du.
Egonaldi bat martxan
Bi erakundeek dagoeneko lankidetza dute energia haririk gabe transmititzearen arloan, IK4-Ikerlaneko ikertzaile Ugaitz Iruretagoyena Suitzako zentroan egiten ari den egonaldiari esker. Egonaldiaren helburua da energia kontakturik gabe transmititzeko metodoak ikertzea, hau da, kablerik erabili gabe, izan ere, garapen horrek eremu ugaritan du aplikazioa, bereziki gailuak kargatzeari lotutakoetan, edo indukzio bidezko berokuntzan, etxerako zein industriarako.