MONDRAGONeko jarduera ekintzailea aztergai

Aste honetan bertan kooperatibetara iritsiko den aldizkariaren hurrengo zenbakiak sakon aztertzen du gure kooperatiba-taldearen enpresa-sustapena. Bilakaera, Sustapen Zentro Korporatiboaren helburuak, MONDRAGONek bultzatutako ekimen berriak…
Card image cap
2020/12/14

Testuinguru horretan, mahai-ingurua egin da lau pertsona hauekin, gaiari buruz duten ikuspegia jasotzeko:

Juan Andrés Joaristi, MONDRAGONeko Berrikuntza eta Sustapen zuzendaria.
Juan María Palencia, Fagor Ederlan Group-eko zuzendari nagusia.
Nerea Aranguren, Danobatgroup-eko berrikuntza-zuzendaria.
Mikel Álvarez, Negozio Garapeneko zuzendaria.

Eta hauek dira egindako ekarpen interesgarri batzuk:

J. A. Joaristi: Ni positiboa naiz kooperatiben dinamika baloratzeko orduan. Azken hogei hilabeteetan, Industria Kontseiluan bideragarritasun-planen 20 proiektu baino gehiago onartu ditugu, eta jarduera berrietan inbertitzeko 14 proiektu, merkatuan identifikatu ditugun startup-en bidez. Horiek guztiek kooperatiben laguntza dute, eta, apustu nabarmenegiak ez izan arren, esploratzeko interesa erakusten dute.

J. M. Palentzia: Alor askotan egiten dugu lan, baina negozio eta jarduera berrien sustapenean oraindik asko dugu egiteko. Arrisku gutxi hartu dugu kooperatiben artean zerbait berria sortzeko. Gertatzen ari diren aldaketak eta joerak aukera bat dira, argiago ikusten baitugu zer gaitasunik ez dugun eta norekin lan egin dezakegun.

Captura de pantalla 2020-12-14 a las 9.01.30.png

N. Aranguren: Uste dut dagoeneko konfiantza inguruneak sortzen ari garela. Sustapen Batzordearen bilerak aurrerapauso handia izan dira, duela gutxi pentsaezina. Proiektuez gain, ekimen-komunitate baten parte gara, eta harekin elkarlanean aritzeko aukera berriak izango ditugu. MONDRAGON Promozioa oso tresna indartsua da, aukerak bilatzen, bahetzen, proposamenak aurkezten, alderatzen, pertsonalizatzen... egiten baitu lan.

M. Álvarez: Promoziorako unerik onena den ala ez, hauxe da daukagun bakarra; beraz, aprobetxatu egingo dugu! Gaur egungo pandemia-egoerak eragin negatiboa du negozio batzuetan, baina egoera aprobetxatu behar dugu sustapen berrietan inbertitzeko. Bestalde, orain arte ez dugu izan sustapena hain definitua eta egituratua, eta alderdi horrek aukera berriak finkatzen ere lagunduko du. Bilakaera argia da; izan ere, azken urteotan, dibisio askok beren egituretan sustapen-batzorde txiki bat sartzeko balio izan dute, eta horrek aurrerapen handia esan nahi du.

Aste honetan bertan kooperatibetara iritsiko den aldizkari inprimatuan irakur daitezke mahai-ingurua eta gaiarekin zerikusia duten gainerako artikuluak.