Irakurriena
- 1. “Gizarte hobe bat sortzea, hori da gure utopia eta, gure inperfekzio guztiekin, utopia hori lurreratzen saiatzen gara”
- 2. Espainiako Bankuko gobernadoreak MONDRAGON bisitatu du
- 3. Errekak Darwin Biomed startuparekin bat egin du, Health linea bultzatzeko helburuarekin
- 4. Ingeniaritza eta Zerbitzuen Dibisioa Advanced Factories-en egongo da
- 5. Arizmendi ikastola, 20 urte
- 6. Parte-hartze handia LagunAro BGAEren 2024ko ohiko batzarrean
- 7. LKS Next Estatuko lehen 100 teknologikoen artean, 2023ko fakturazioaren arabera
- 8. Kooperatiben Korrikako argazki galeria ikusgai
- 9. Aldapako Korrika arrakastatsua
- 10. Laboral Kutxaren 'Zentzua' esperientzia, TU Lankideren gai nagusia
Mundukideren lasterketa solidarioa urriaren 20an jokatuko da
Lasterketa solidarioaren bostgarren edizioak bi berrikuntza nagusi izango ditu aurten aurreko urteekin alderatuz gero. Batetik, Mondragon Unibertsitateko ikasle gazteek aukera izango dute izen-emate berezia egiteko, eta era berean, aurten 0 dortsala edo dortsal solidarioa eskuratzeko aukera izango dute interesa duten guztiek. Hala, lasterketan parte hartzea ez da beharrezkoa izango donazioren bat egin nahi duten guztientzat.
Taldeek gutxienez hiru lagunekoak izan beharko dute eta hiru lasterketa ezberdinetan izena-emateko aukera izango dute horiek guztiek. Gizonezkoetan, emakumezkoetan eta talde mixtoetan. Era berean, aurtengoan ere nordic walking egiteko aukera izango dute parte-hartzaile guztiek. Mundukide-ren helburua da, beste behin, kolektibo kooperatiboa Urkulun batzea eta egun pasa ederra eta bereziki "oso solidarioa" sustatzea.
Proiektu solidarioa
Mundukide 1999an jaio zen eta ordutik ari da bere langintza solidarioa munduan hedatzen. Mozambike, Kuba, Brasil, Kolonbia... herrialde ezberdinek Mundukideren kooperazio kooperatiboaren elkartasuna eta lana jasotzen dihardute azken urteotan. Eta lasterketa solidarioa lan horren guztiaren beste erakusle bat da, dirua batzen eta kooperatibistak kontzientziatzen jarraitzeko beste bide bat.
Urte hauetan guztietan asko eta asko izan dira lasterketan parte hartu duten kooperatibak eta kooperatibistak eta 2019ko bostgarren edizio honetan helburua da parte-hartzea handitzea.