Parte hartu gure twitter lehiaketan eta irabazi Vanesa Martinen kontzerturako bi sarrera

Parte hartzea oso erraza da: birtuiteatu gure @esTUlankide edo @euTUlankide profiletako twitterrean zozketa iragartzen duen txioa; jarrai gaitzazu eta zozketan sartuko zara. Urriaren 22an, 19:00etan, Vanesa Marinen kontzertua izango da Kursaalean. TU Lankidek 2 sarrera zozketatzen ditu. Parte hartu zuk ere!
Card image cap
2017/10/02

Parte hartzeko birtuiteatu zozketa iragartzen duen txioa @esTulankide edo @euTUlankide kontuetan, datorren urriaren 16ko 10:00ak baino lehen. Horrela, parte hartzen duten guztien artean zozketatuko dira kontzerturako bi sarrera.

Irabazlearen izena egunean bertan jakinaraziko da tulankide.com eta twitter bidez.

Lehiaketako oinarriak:

- Parte hartzeko azken eguna urriaren 16a izango da, goizeko 10:00etan.

- Urriaren 16an zozketatuko dira sarrerak eta irabazlearen izena publikatuko dugu webgune honetan eta baita twitterreko gunean ere.

- Saria ezin izango da negoziatu. Hau da, saria ez da beste sari batengatik trukatuko, ezta dirutan duen baloreagatik, ezta adierazten ez den beste ondasun edo zerbitzu bategatik.