Mondragon Unibertsitateko ingenieritza fakultatea
Ekintzailetasuna, dibertsifikazioa eta enpresa-jarduera berrien sorrera sustatzeko MONDRAGON Korporazioaren plataforma korporatiboa gara.
Irakaskuntza unibertsitate zentroa
Irakurriena
- 1. Kooperatiben Korrikako argazki galeria ikusgai
- 2. Aldapako Korrika arrakastatsua
- 3. Laboral Kutxaren 'Zentzua' esperientzia, TU Lankideren gai nagusia
- 4. 'Nature' aldizkariaren arabera desberdintasunaren aurkako eta jasangarritasunaren aldeko eredua da MONDRAGON
- 5. MONDRAGONeko kooperatibek 55 kilometro eta hamarnaka ekimen Korrikan
- 6. Bexen Cardiok bat egin du Korrika 23rekin
- 7. Fagor Electrónicak Triax Digital Solutions (TDS) erosi du, egoitza eta hirugarren sektorerako multimedia soluzioen merkatua gidatzeko
- 8. Nerea Aranguren, DanobatGroupeko eta MIAko zuzendari nagusia eta MONDRAGONeko lehendakariorde berria
- 9. Kooperatibismoaren emakume aitzindariak omen dituzte Kooperatiben Kontseiluak eta Konfekoopek
- 10. 74ko sortzaileei omenaldia egin diete Aurrenak kooperatiban
Mondragon City Challenge lehiaketaren bigarren edizioaren finalistak aukeratu dituzte
Maria Ubarretxena, Arrasateko alkatea; Iker Estensoro, Gipuzkoako Foru Aldundiko Sustapen Ekonomikoko zuzendaria; Jokin Diaz Arsuaga, Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Sozialeko zuzendaria; Joseba Sagastigordia, MONDRAGON Korporazioko enpresa sustapeneko zuzendaria; Javier Bikuña, Saiolaneko kudeatzaile orokorra; Belen Balerdi, Kooperatiben Kontseiluko idazkari orokorra; Laida San Sebastian, Ekintzailetasun koordinatzailea y Ekintzailetasun zein Berrikuntza irakaslea Mondragon Goi Eskola Politeknikoan; Aitor Lizartza, Mondragon Unibertsitateko Mondragon Team Academy-ko koordinatzailea y Yanoba Mariezkurrena, Leartibai Fundazioko Sustapen teknikaria Kultur Aten elkartu dira gaur goizean kategoria bakoitzeko sei finalistak aukeratzek. MondragOn City Challenge lehiaketaren sari banaketa ekitaldia Amaia Antzokian egingo da apirilaren 21ean.
12 talde ez finalistek 800 euroko saria eskuratu ahal izango dute, originaltasunaren sariketan
16-18 urte bitarteko kategoria
16-18 urte bitarteko kategoriako finalistak honako hauek izango dira: E&R S.Coop (Gipuzkoa), Gu Geu Sortzaile (Gipuzkoa) eta Mugaba Kooperatiba (Gipuzkoa eta Bizkaia). Hiruak sari nagusiaren bila arituko dira apirilaren 21eko final handian, eta Berlinerako bidaia eskuratuko du irabazleak.
19-24 urte bitarteko kategoria
Kategoria nagusian honako hiru proiektuak izango dira finalistak:
Bikelife Access Courier Cooperatives (BLACC), AEBetako (Ameriketako Estatu Batuak) proiektua; KOMIDA, kolonbiarra; eta Olatu Berdea, Gipuzkoako. Irabazleak Estatu Batuetarako bidaia eskuratuko du. Era berean, 12 talde ez finalistek 800 euroko saria eskuratu ahal izango dute, originaltasunaren sariketan.