Zetak, Skakeitan eta Mugi panderoa taldeen kontzertua 25.urteurrena ospatzeko

Mondragon Unibertsitateak doako kontzertua antolatu du datorren urriaren 14an Arrasaten. Hala, Zetak, Skakeitan eta Mugi Panderoa taldeek jarriko diote musika Unibertsitatearen 25.urteurrenari.
Card image cap
2022/10/05

Mondragon Unibertsitateak doako kontzertu bat antolatu du Arrasaten, urriaren 14an, Iturripe eremuan. Zetak, Skakeitan eta Mugi Panderoa musika-taldeak arituko dira bertan. Unibertsitateak bere 25. urteurrena ospatzeko ikasturte honetan antolatuko dituen ekitaldietako bat da hori.

Kontzertua doakoa izango da, eta 18:30ean hasiko da

Kontzertua doakoa izango da, eta 18:30ean hasiko da, Mugi Panderoaren emanaldiarekin. Ondoren, Skakeitan arituko da, 21:00etan, eta, azkenik, Zetak taldeak jardungo du 23:00etatik 00:30ra bitartean, ekitaldiari amaiera emateko. Kontzertuan, food-truckak (janari-kamioiak) egongo dira Iturripeko eremuan, janaria eta edaria eskaintzeko.

Irakaskuntza unibertsitate zentroa