microFLL MONDRAGON-INNOBASQUEren lehen edizioa iristear

Eguna geroz eta hurbilago dagoelarik, ekitaldiaren agente sustatzaile eta antolatzaile nagusiak (Ikerlan, Mondragon Unibertsitatea, ULMA, Ausolan eta MONDRAGON) baikor ageri dira arrakasta aurreikuspenak direla-eta. Urtarrilaren 19ko ekitaldiak 500 bat pertsona batuko ditu Goi Eskola Politeknikoko fakultatean.
Card image cap
Eneko Perez (IKERLAN), Nekane Errasti (Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoa), Iñigo Larrea (MONDRAGON Korporazioa), Joseba Martinez (ULMA) y Maria Lopez (Ausolan)
2019/01/10

microFLL MONDRAGON-INNOBASQUE torneoaren lehen edizioa 2019ko urtarrilaren 19an izango da, Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoaren Iturripeko Campusean. Emozioz beteriko taldekako ikasketa esperientzia dugu hau, ikasleak ikerketa eta zientziaren arloan murgiltzera animatzen dituena.

Emozioz beteriko taldekako ikasketa esperientzia dugu hau, ikasleak ikerketa eta zientziaren arloan murgiltzera animatzen dituena

Lehen edizio honetan 20 taldek hartuko dute parte, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako ikastetxe ezberdinetatik; konkretuki Arizmendi ikastolatik (Eskoriatza eta Arrasate) bost taldek, Mariaren Lagundiatik hiruk (Bergara), Axular (Donostia), El Regato (Barakaldo), Urkide (Gasteiz) eta Jesus Maria ikastetxeetatik bik (Bilbo) eta Trueba (Bilbo), Egibide (Gasteiz), Elburgo (Araba) eta Zuazola ikastoletatik (Oñati) talde banak.

Kontuan izanik gehienez 16 pertsonetako taldeak osatu daitezkeela torneoaren egunean, 320 ikasle inguru batzea aurreikusten du antolakuntzak. Eta horiei guztiei familia, kide eta publiko orokorra batuz gero, 500 bat lagun gerturatuko dira torneo egunean Iturripeko Campusera.

Dena prest INTO ORBIT erronkarako!

Agente antolatzaileak gaur bildu dira ekitaldiaren aurkezpen ofizialerako. Bertan, MONDRAGON Korporazioa, Mondragon Unibertsitatea, Ikerlan, Ulma Taldea eta Ausolaneko ordezkariak elkartu dira. Talde parte-hartzaileek urtebetez espazioan nola bizi daitekeen erakutsiko digute, kolonizazio hau arrakastaz aurrera eraman ahal izateko soluzio berritzaileak emanez.. Bestalde, robotaren jokoak bertaratutakoak dibertituko ditu genio txikien asmakizunekin. Dena prest INTO ORBIT erronkarako!

Kolektibitateentzako sukaldaritza eta garbiketa zerbitzuak

Ikerketa zentro teknologikoa

Irakaskuntza unibertsitate zentroa