Carlos Garcia Goi Eskola Politeknikoko koordinatzaile orokor beste lau urtez

Mondragon Unibertsitateko Eskola Politeknikoko Kontseilu Errektoreak aho batez erabaki du Carlos Garcia beste lau urterako erakundeko koordinatzaile orokorra izendatzea.
Card image cap
2022/12/22

Goi Eskola Politeknikoko Koordinatzaile Orokorra izan aurretik, Carlos Garcia Ikerketa eta Transferentziako koordinatzaile izan zen Mondragon Unibertsitateko fakultate berean, eta Koordinazio Orokorreko mahaiko kide ere 2007 urteaz geroztik. 2015ean hartu zuen lehen aldiz Koordinatzaile Orokorraren kargua eta orain hirugarren agintaldia hasiko du.

Carlos Garciak 53 urte ditu eta Mekanikako Ingeniari Teknikoa da Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoan; eta Mekanikako Goi mailako Ingeniaria, Materialen espezialitatean, Nantesko (Frantzia) Ecole Centralen. Azken horretan, Deformazio bidezko Fabrikazioko Teknologietan doktoratu zen.

Irakaskuntza unibertsitate zentroa