Eroskiren elkartasun izarrek 72.000 euro lortu dituzte

Batutako dirua osorik joango da errefuxiatuentzat (ACNUR), haurrentzat (UNICEF) eta adinduentzat; EROSKI Fundazioak adinduen kolektiboarekin zerikusia duten elkarteen ideietatik abiatuta landuko du proiektu hori.
Card image cap
2018/01/22

EROSKIren elkartasun izarren kanpainak 100.000 euro baino gehiago bildu ditu. EROSKIk kanpaina hau antolatzeko, bi erakunderen laguntza izan du: ACNURen EAEko batzordearena (NBEk iheslarientzat duen agentzia) eta Unicefen Espainiako Batzordearena (NBEk Haurrentzat duen agentzia). Ekimen hau indarrean egon da azaroaren 16tik eta Eguberrietako egun guztietan, eta kontsumitzaileek bi eurotxotan eskuratu ahal izan dute EROSKIren Elkartasun Izarra Gabon apaingarria, supermerkatu eta hipermerkatu sare osoko ordainlekuetan, baita on line supermerkatuan ere.

Elkartasun Izarrak kanpaina, sorburuan, EROSKIko langile baten tradiziotik dator: hark ohitura izaten zuen Eguberrietako apaingarrietan urteko bizipenik onenak idazteko. "Bezeroek elkartasun sendoa erakutsi dute aurten ere, eta konpromiso eta eskuzabaltasun handia. Eskerrak eman nahi dizkiegu kanpaina honetan emandako laguntzagatik; guretzat oso garrantzitsua da zailtasunak dituztenei bizi kalitatea hobetzen laguntzea. Ekarpenari esker, beste behin batu ditugu indarrak gauza handiak lortzeko", esan du EROSKIren Gizarte Erantzukizuneko zuzendariak, Alejandro Martinez Berriochoak.

EROSKIren Bezero Bazkideek erabaki dituzte Eguberrietako elkartasun kanpainaren onuradunak, www.eroski.es webgunean botoa on line emanda.

Ekimen hauek irabazi dute prozesuan: haurrentzako laguntza, zeina UNICEFen Espainiako Batzordeak bideratuko baitu, eta errefuxiatuentzako laguntza, ACNURen bitartez. Eta horietako bakoitzak 35.000 euro jasoko ditu bildutako kopurutik. Gainerakoa adinekoen kolektibokoentzat den proiektu baterako ere izango da; proiektu hori lantzeko, kolektiboarekin erlazionatuta dauden elkarteen ideietatik abiatuko da EROSKI Fundazioa, eta elkarteak berak arduratuko dira hura ikuskatzeaz.

"Eskerrak eman nahi dizkiegu EROSKIri, haren langileei eta bezeroei, aurten ere elkartasun handia erakutsi baitute errefuxiatuenganako. Batutako diruarekin, negurako plana prestatu ahalko da Irakeko eta Siriako krisian; hau da, laguntza emango zaie era zaurgarrian dauden Siriako eta Irakeko barne errefuxiatuei eta desplazatuei. ACNURen esku hartze ekintzetan sartzen da negua pasatzeko oinarrizko materiala ematea (mantak, berogailuetarako erregaia...) , baita oinarrizko premiak betetzeko laguntza ekonomikoa ere. Zehazki, EROSKIren babesarekin, Irakeko eta Siriako 740 errefuxiatu familiarentzako laguntza eman ahal dugu negua pasatzeko", esan du ACNURen Espainiako Batzordearen Aliantza Estrategikoetarako arduradunak, Fernando Sevillanok.

"UNICEFen Espainiako Batzordean, eskerrak eman nahi dizkiegu enpresa aliatuei, eta, kasu honetan, EROSKIri, arima duen enpresa bat delako eta haurrik zaurgarrienei laguntza ematen ari delako joan deneko 15 urtean. Gaur egun, munduko lau neska-mutikotik bat dago emergentzia egoeran, dela gatazka armatuengatik eta dela hondamendi naturalengatik. Gero eta krisi handiagoa dago, eta gero eta zailagoa da. Horregatik, bildutako dirua haur horien beharretan laguntzeko erabiliko da, eta duten babes, ur eta saneamendu, eta osasun eta hezkuntza eskubideak betetzeko", esan du Isidro Elezgaraik, UNICEFen Espainiako Batzordeko patronoak.

Banaketa komertziala