Irakurriena
- 1. Gipuzkoako Bazkundeak saria eman dio MLAKoop kooperatibari
- 2. Arkaitz Etxezarreta, Errekako zuzendari nagusi berria
- 3. “Gizarte hobe bat sortzea, hori da gure utopia eta, gure inperfekzio guztiekin, utopia hori lurreratzen saiatzen gara”
- 4. Espainiako Bankuko gobernadoreak MONDRAGON bisitatu du
- 5. Errekak Darwin Biomed startuparekin bat egin du, Health linea bultzatzeko helburuarekin
- 6. Ingeniaritza eta Zerbitzuen Dibisioa Advanced Factories-en egongo da
- 7. Arizmendi ikastola, 20 urte
- 8. Parte-hartze handia LagunAro BGAEren 2024ko ohiko batzarrean
- 9. LKS Next Estatuko lehen 100 teknologikoen artean, 2023ko fakturazioaren arabera
- 10. Kooperatiben Korrikako argazki galeria ikusgai
“Fabrikazio Gehigarria”ri buruzko ikastaroa
2021 urtearen amaieran, Industria Kontseiluak datozen urteetarako digitalizazioan zeharkako gai batzuk definitu zituen, arlo horretako lehentasun korporatiboak ezartzeko asmoz. Horrela, 2022ko Zientzia eta Teknologia Planean 12 proiektu bultzatu ziren eremu horiekin lotuta, kooperatibetan zeuden beste jardunbide on batzuekin batera, kooperatibek gai digital horietan aurrera egin dutela erakusten dutenak.
Garapen eta ikaskuntza horietako batzuk kooperatibekin partekatuko dira 2023an, Otaloran kooperatibetako protagonistekin egingo diren jardunaldi presentzialen bidez. Bertaratzen direnek, halaber, beraien kezkak eta helburuak partekatu ahal izango dituzte, kooperatiben egoerari eta aurrera egiteko moduei buruz eztabaida sortzeko. Hilero kooperatibek hurrengo jardunaldirako deialdiak jasoko dituzte.
Otsailaren 17an egin zen lehenengo edizioa, eta ekitaldi honetan Osagaien Dibisioa izan zen protagonista– eskertzekoa da bere esperientzia partekatzean izan duen jarrera –, hamar bat lagunen parte-hartzearekin. Jardunaldian, Fabrikazio Gehigarriaren arloan, eta baita ekoizpen seriatuan ere, dibisioko kooperatibetan ematen ari den bultzada partekatu zuten bertaratutakoekin.
Fabrikazio aukera berriak
Jardunaldian nabarmendu denez, Fabrikazio gehigarrian ez da soilik pieza bat fabrikatu edo ordezkatzen. "Baliotsuena egitura-kalkulu, material eta fabrikazio-prozesu egokienen diseinuaren analisia egitea da. Askotan, pieza askoz hobeto birdiseinatzen da, hobeto heltzen da, fabrikagarritasun hobea du, diseinuaren malgutasuna eta azkartasuna ditu, ergonomia, akabera estetikoen kalitatea, etab. ". Modu horretan, fabrikazioaren alorrean adimena beste aukera batzuetara irekitzen dela esan daiteke.
Fabrikazio Gehigarriko teknologia honekin lantzen ari diren pieza errealen lagin bat.
Hurrengo saioetarako egutegia