Kooperazioaren indarra

Mundu osoko pertsona eta erakunde asko hurbiltzen dira urtero MONDRAGONeko Esperientzia Kooperatiboa ezagutzera. 2.000 pertsona inguru etortzen dira urtetik urtera.
Card image cap
Hego Koreako Jeollabuk-do probintzia gobernuko ordezkariak.
2018/06/19

Ekaineko TU Lankide aldizkarian gai hau landu dugu: "El tirón de la cooperación" edo beste modu batean esanda, "Kooperazioaren indarra".

Horrela, testigantza desberdinen bitartez jaso da: kooperatibek pizten duten interesaren zergatia, guk eskaintzen dieguna, eta bisita ondorengo feedback-a.

MONDRAGON eta bere baitan dauden kooperatibek miremen handia sortzen dute mundu mailan eta interes hori asetzeko asmoz, asko dira guregana iristen diren erakunde, gobernu talde, hedabide zein arlo ezberdinetako pertsonak.

MONDRAGON tiene gancho

2017an, esate baterako, 2.000 pertsona inguru etorri ziren MONDRAGON ezagutzera. 147 bisita jaso genituen; batzuk egun bakarrekoak eta beste batzuk astebetekoak. 17 astebeteko mintegi antolatu ziren, propio beraiei zuzenduta.

Jatorriari buruz, hauxe da 2017an jaso ziren bisiten rankinga, bisitarien kopurua kontuan hartuta: Korea (189), Estatu Batuak (165), Brasil (138), Holanda (99), Japon (98).

Horrez gain, beste toki askotatik ere jaso izan ditugu bisitak: Senegal, Zelanda Berria, Suiza, Taiwan, Malasia,... Bisita guztien %70 nazioartekoak izan dira.

Sortu duten interesa. Bisitariek azaldu duten interesa aztertuz gero, hiru interes tipo nabarmentzen dira: interes akademikoa (%42), interes soziala/instituzionala (%10), interes enpresariala (%46).

Ander Etxeberria

Ander Etxeberria, Hedapen Kooperatiboaren arduradunak aipatzen du: "mundu mailan milaka eta milaka kooperatiba daude, eta milioika pertsonak du kooperatibaren batekin lotura, gehienak produktore edo kontsumitzaile bezala. Izan ere, kooperatiba gehienak kontsumo, aseguru, kreditu edo nekazal kooperatibak dira". 

Horrez gain, "bereziak gara bazkideak langileak direlako, lan elkartuko kooperatibak garelako. Era berean, Esperientzia Kooperatiboa ez da antzinako zerbait, gaurkotasuna duen esperientzia baizik; gure enpresak punta-puntan daude, goiko posizioetan daude jarduten duten eremuetan. Konfirmatzen du kooperatiba formula eraginkorra dela, akatsak akats, gizarte hobeago bat egiteko.

Azken finean, munduan zehar parekorik ez duen enpresa talde kooperatibo kementsua eta emankorra —langileentzat eta gizartearentzat— ezagutzera datoz.

Kontsultatu aldizkaria hemen: 
https://www.tulankide.com/eu/papereko-edizioa/2018-bigarren-hiruhilekoa