Humanity Herriz-herri Arrasate, sinfonia kooperatiboaren sarrerak salgai

'Humanity Herriz-Herri Arrasate' ekitaldirako sarrerak dagoeneko salgai daude Arrasateko Udaleko webgunean, Amaia Antzokiko sarrerak loturan.
Card image cap
2019/02/08

Arrasateko Udalaren webgunean, Amaia Antzokiko sarrerak loturan, daude salgai otsailaren 22an eta 23an egingo den ekitaldiaren sarrerak. 

https://ticket.kutxabank.es/amaiaarrasate/public/janto/

Bai ostiraleko zein zapatuko sarrerak dagoeneko salgai daude. 

Humanity at Music - spot

150 abeslarik eta Arrasateko Orkestrak Jon Sarasuak eta Fernando Velazquezek sortu dituzten abestiak interpretatuko dituzte

Ikuskizun handia izango da, besteak beste, 150 abeslarik eta Arrasateko Orkestrak Jon Sarasuak eta Fernando Velazquezek sortu dituzten abestiak interpretatuko dituzte zuzenean. Ekitaldia Pili Kaltzada kazetari eta aurkezleak gidatuko du eta ez dira faltako antzezle ezagunak eta bertsolariak. Hitzordua, ostiralean eta zapatuan, Amaia Antzokian, arratsaldeko 7:30tik aurrera. Era berean, txistularien laguntzarekin, nahi duen orok, zazpietan herriko plazatik kalejiran abiatuko dira antzokira.

Humanity at Music, sinfonia kooperatiboaren iragarkia

Era berean, aurreko larubatean, hilaren 2an hasi eta datorren astelehenera arte luzatuko dira proiektuaren iragarkiaren grabazioak. Getxoko Artea Eroskin, HUHEZIn, Laboral Kutxan eta Fagor Arrasaten egingo dira grabazioak eta iragarkia otsailaren 20an estreinatuko da. Iragarkiaren helburua da, urte osoan zehar Humanity at Music proiektuaren ekitaldi erraldoia iragartzea, Buesa Arenan, irailaren 14a, lurrikara kooperatiboa gerta dadin.