Zurutuzak Mundukiderekin lankidetzan enkante solidarioa antolatu du

Txuri-urdin kluba utzi ondoren, Mundukiderekin elkarlanean ari da berriz ere, uztailaren 21etik 28ra Ebay solidarioaren laguntzarekin martxan jarri den enkantearen bidez.
2020/07/21

David Zurutuza futbolari ohiak Mundukideri dohaintzan eman dizkion artikuluen artean, balio sentimental handiko objektuak daude, hala nola: 2017an Europa Leaguen sartzeagatik  jasotako ROLEX erlojua, 17 zenbakidun kamisetak eta botak berak sinatuak, 2 VIP sarrera Realeko partida bat ikusteko, eta Reala Arenako 4 gonbidapen, besteak beste.

Real Sociedadeko futbolari ohia beti egon da Mundukide Fundaziotik hurbil, eta behin baino gehiagotan erakutsi du sentsibilitate berezia ekintza solidarioekiko. 2015. urtean, "Batu Taupadara" kanpainaren "aurpegia" izan zen. Kanpainaren helburua Mundukideri bazkideak erakartzea zen, eta bi urte geroago "Lagundu irabazteari" kanpainan parte hartu zuen, Mozambikeko programaren aldeko SMS kanpainarekin bat egin zuten euskal kirolari askok egin zuten bezala.

Parte hartzeko, hauxe da bidea:

https://www.ebay.es/e/_solidario/david-zurutuza

Elkartasuna ezin da gelditu!

Kooperazio kooperatiboa