Aitziber Garmendia, Enhamed Enhamed eta Victor Küppers ilusioa pizteko aurtengo hautagaiak

Lea Artibai Ikastetxeak Ilusio Ponpak jardunaldi arrakastatsuaren edizio berri bat antolatu du otsailaren 10ean, ostirala, goizeko 9: 30etatik aurrera. Markina-Xemeingo ikastetxeak antolatzen duen jardunaldiaren bederatzigarren edizioa izango da aurtengoa.
Card image cap
2023/02/07

Aurtengo edizioan parte hartuko duten hizlariak hauek izango dira: Aitziber Garmendia, aktore eta telebista aurkezle euskalduna: 'Teloia gora eta barre eragitera' izeneko hitzaldia eskainiko du Garmendiak. Victor Küppers, nazioarteko hizlari ospetsua (online konektatuko da): 'Afrontar la vida con alegría' izenburupean arituko da eta Enhamed Enhamedek,historiako igerilari paralinpiko onenak Fortaleza en tiempos de incertidumbre izeneko ponentziarekin itxiko du jardunaldia.

Enhamed Enhamedek,historiako igerilari paralinpiko onenak Fortaleza en tiempos de incertidumbre izeneko ponentziarekin itxiko du jardunaldia

Ostiralean, otsailak 10, Esperanza eraikinean

Markina-Xemeinen kokatutako Esperanza eraikina izango da topaketa. Ilusio pizteko helburuarekin gerturatuko dira Aitziber, Victor eta Enhamedek Lea Artibai Ikastetxeak gonbidatuta. Haien baikortasun, motibazio eta ilusio superbotereak aktibatzeko erabiliko dute eskenatokia eta momentua, bertara hurbiltzen direnen gozamenerako.

 

Irakaskuntza teknikoa