Ikerlan, Goiener eta Fagor Elektronika, elkartasunaren lasterketan garaile

Atzo jokatu zen Mundukidek antolatutako Lasterketa Solidarioa Urkuluko urtegian. Emakumezkoen kategorian Ikerlanek irabazi zuen, gizonezkoetan Fagor Elektronikak eta kategoria mistoan Goiener-ek.
Card image cap
2022/10/17

VII. edizioak ere elkartasun pausu ugari batu zituen Urkuluko urtegian igande goizean. Eguraldi bikaina, askorentzat bero gehiegi, eta elkartasuna adierazteko irrika batu ziren, urtegiaren perimetroan. Batzuk oinez, beste batzuk lasterka eta martxa nordikoan egin zutenak ere izan ziren. 

Emakumezkoetan Ikerlaneko Ana Patricia Bautista, Fatima Fernandez eta Maria Viqueira izan dira azkarrenak. Mistoan, berriz, Goienerrekoak: Mikel Alkorta, Leire Astigarraga eta Oier Etxebarria. Eta, azkenik, gizonezkoetan, Fagor Elektronikakoak izan dira bizkorrenak: Joseba Arrizabalaga, Kerman Calleja eta Josu Juaristi. 

Elkartasun pausoak

"Eguna oso ondo joan da, eguraldia lagun izan dugu, eta inoiz baino kooperatiba gehiagok eman du izena aurtengo edizioan. Azkenean, elkartasun olatu bat sortzea da helburua, ez da garrantzitsuena zein iristen den lehenengoa helmugara. Aurten, gainera, umeentzako lasteketak jarri ditugu lehendabiziko aldiz, horrekin batera, boluntario mordoa batu dira aurten: Krean eta Fagor Elketronikakoak, bereziki, Aretxabaletako UDAkoak eta paelleroak… Jendea parte hartzeko desiatzen izaten da eta hori pozgarria da", adierazi zion Mundukide fundazioko kide Urri Urizarrek Goienari. 

Erdieroaleak eta TB analogikoa eta digitala hartzeko sistemak

Ikerketa zentro teknologikoa

Ingeniaritza eta arkitektura

Banketxea

Kooperazio kooperatiboa