Fagor Professional presente Kursaalen

ONNERA Taldeak Fagor Professional markako ekipamenduarekin atondu ditu Kursaaleko sukalde nagusia eta MUKA jatetxeko sukaldea, biak ala biak Kursaaleko eraikin nagusian, Donostian.
2022/09/27

Lehiaketa konplexu baten ondoren, ONNERA Taldeak eskuratu zuen Kursaaleko sukaldeak atontzeko lana, bai Kongresuen Jauregiko ekitaldi eta katerin zerbitzuen sukaldea, bai eta MUKA jatetxekoa ere, Andoni Luis Adurizena.

ONNERA enpresa gipuzkoarra liderra da Estatuan era honetako proiektuen garapenean, bai ekipamendu handien zein maila altuko jatetxeen sukaldeen instalazioetan

ONNERA enpresa gipuzkoarra liderra da Estatuan era honetako proiektuen garapenean, bai ekipamendu handien zein maila altuko jatetxeen sukaldeen instalazioetan. Donostiako Kursaal jauregian bi ezaugarrietako sukaldeak daude, handia, kongresu jauregiarena, eta restaurazio altukoa, Adurizen MUKA jatetxearena.

52373916248_e191b3f385_k.jpg

Sukalde desberdina, guztien bistara

MUKA jatetxearen sukaldea desberdina da, izan ere, bezeroen bistara dago guztia, irekian. Hala, bezeroek sukaldarien eta txef nagusiaren lana bertatik bertara jarraitu ahal izango dute, bai sua, parrila edo eta gainerako aktibitate guztiarekin gozatu ahal izango dute.

MUKA jatetxearen sukaldearekin, Euskadiko txef handienen sukaldeak atondu ditu Fagor Professionalek, izan ere, Arzak, Mugaritz, Eneko Atxa edo Martin Berasategik ere, Fagorreko sukaldeak dituzte.

Sukaldaritza kolektiboarentzako ekipamendu industrial integrala

Nazioarteko enpresa taldea.