‘Hazia’ musikala ETBn ikusgai

Jose Maria Arizmendiarrietaren bizitza kontatu eta kantatzen duen antzezlanaz gozatzeko aukera egongo da datorren ostiralean, urtarrilak 6, 22:55ean ETB1en.
2023/01/04

Urriaren 1ean Bilboko Arriaga antzokian grabatutako ikuskizuna eskainiko du ETBren lehen kateak. Irailean Arrasaten estreinatu zenetik, Bilbon, Donostian eta Gasteizen izan da Hazia musikala. 

Kolektiboan sortutako ikuskizuna

Gontzal Mendibil abeslari eta sortzaile bizkaitarra da Hazia musikalaren bultzatzaile nagusia, baina ikuskizuna aurrera eramateko elkarlana ezinbestekoa izan da. Arkaitz Gartziandia dago paper protagonistan, eta berarekin batera aktore talde nabarmen batek ematen die bizia Arizmendiarrietaren bizimoduan garrantzitsu izandako hainbat pertsonaiei. 11 musikari, 6 kantari, 16 antzezlek, Ohiko dantza taldeak eta Goikobalu eta Easo abesbatzen elkarlanak osotasuna ematen dio Haziari, ikuskizun paregabe bat eskainiz ikusleari. Arizmendiarrietaren bizimodua ardatz duen antzezlan bat izanik, ezinbestekoa zen hau modu kooperatiboan sortzea.