Irakurriena
- 1. Kooperatiben Korrikako argazki galeria ikusgai
- 2. Aldapako Korrika arrakastatsua
- 3. Laboral Kutxaren 'Zentzua' esperientzia, TU Lankideren gai nagusia
- 4. 'Nature' aldizkariaren arabera desberdintasunaren aurkako eta jasangarritasunaren aldeko eredua da MONDRAGON
- 5. MONDRAGONeko kooperatibek 55 kilometro eta hamarnaka ekimen Korrikan
- 6. Bexen Cardiok bat egin du Korrika 23rekin
- 7. Fagor Electrónicak Triax Digital Solutions (TDS) erosi du, egoitza eta hirugarren sektorerako multimedia soluzioen merkatua gidatzeko
- 8. Nerea Aranguren, DanobatGroupeko eta MIAko zuzendari nagusia eta MONDRAGONeko lehendakariorde berria
- 9. Kooperatibismoaren emakume aitzindariak omen dituzte Kooperatiben Kontseiluak eta Konfekoopek
- 10. 74ko sortzaileei omenaldia egin diete Aurrenak kooperatiban
IDEKOk lankidetza hitzarmen estrategikoa sinatu du ALDAKIN Taldearekin
Erakunde bien arteko lankidetza aholkularitza teknologikoaren esparrura zabalduko da eta ALDAKINen industria jarduerarekin harremana duten IDEKOk garatutako aurrerapen teknologikoen eremura.
“Hitzarmen estrategiko berri horrek IDEKOren konpromisoa indartuko du lehiakortasunarekin eta enpresa garapenarekin eta industria ehunera ezagutza eta teknologia transferitzeko gure nahia indartzen du”, azaldu du IDEKOko zuzendari nagusia den Nerea Arangurenek.
Manufaktura Industria
ALDAKINek 30 urte baino gehiagoko esperientzia metatu du manufaktura industriarako automatizazioko soluzio integralak diseinatu eta garatzen. Taldeak, egoitzak dauzka Nafarroa, Araba eta Gipuzkoan eta esperientzia handia dauka robotika industrial eta kolaboratiboan, eta espezializatuta dago bisio artifizialaren bidezko industria prozesuen automatizazioan (2D eta 3D). ALDAKINek soluzio integralak eskaintzen ditu sistema industrialen prozesuen diseinutik hasi eta instalazioa eta mantentzea arte.
Lankidetza hitzarmen horren bitartez, IDEKOk beharrezko aholkularitza teknologikoa eskainiko dio ALDAKINi euskal taldeak bere I+G+b eta kualifikazio altuko estrategia hedatu dezan, horrek gidatuko baitu sektorearen erantzunak emateko orduan.
Ikerketa zentroak taldearen eskutan jarriko ditu bere instalazio eta ekipamenduak ere proiektu berriak eta soluzioak probatu eta garatzeko bere Ikerketa eta Garapenaren estrategiaren barruan.
Marka eta langile transferentzia
Azkenik, bien artean sinatutako hitzarmena markaren irudiaren eta giza kapitalaren esparrura hedatuko da. Alde batetik, ALDAKINek bere marka IDEKOren markarekin erlazionatu ahal izango du bere irudia indartzeko eta bien arteko lankidetza estrategikoa erakusteko. Eta bestalde, taldeak zentro teknologikoko ikerketa taldearen gaineko informazioa izango du, bere kontratazioa aukeratu ahal izateko, bai formazio espezifikoa duen langileen planifikatutako transferentzia bada, eta baita IDEKO formazioko azken zatika burutzen ari diren langileak direnean ere, hala nola, beken bidezkoak, gradu amaierako proiektuak eta master amaiera eta doktoretzak.
IDEKOk bultzatzen duen lankidetza eredu horrek oinarrizko tresna bat osatzen du, alde batetik, profesionalen espezializazioa eta trebakuntza kontsolidatzeko eta bestalde, talentua gordetzeko.