Podcast berria: “Munduan jarraitzaile asko ditugu”

Ander Etxeberria Otadui MONDRAGONeko Hedapen Kooperatiboaren arduraduna da, 2016tik. Hedapenaren zentzua, kooperatibismoa munduan, gazteak, Arizmendiarrieta… hauek eta beste gai asko jorratu ditugu elkarrizketan.
2021/06/15

Entzun podcast: Ander Etxeberria

Podcast_06.jpg

Eskola Politeknikoan eta Deustuko unibertsitatean ikasi zuen, Otaloran egin zituen praktikak eta gero lanean ere aritu zen bertan. Ondoren, Ikerlanen Pertsonal departamenduan aritu zen. Eta 2016aren hasieran Mikel Lezamizek utzitako kargua hartu zuen, eta ordutik da MONDRAGONeko Hedapen Kooperatiboaren arduraduna.

Badira bost urte kooperatibismoaren zentzua eta eredua munduan barrena hedatzeko ardura hartu zuenetik eta une hau aprobetxatu dugu balantzea egiteko, gurera iristen diren bisitarien interesa ezagutzeko, eramaten duten balorazioa, bizipenak...

Gainera, egungo kultura kooperatiboa, etorkizunera begira pertzepzioak, kooperatibista izaera... horretaz ere hausnartu du Anderrek elkarrizketan.

Eredu kooperatiboaz eta egungo baloreez galdetuta, "baloreak aldatu direla? bai eta ez, erlatibizatu behar da!"

Eta motzean, bestelako aspektu pertsonalagoak ere landu ditugu: afizioak, ametsak, gustoak, iritziak...