Formazioa: startups-etan inbertitzeko gakoak

40 Business Angels potentzialentzako startup-etan inbertitzeko programa da. Bi asteko prestakuntza birtuala, maiatzaren 23tik ekainaren 2ra eskainiko da.
Card image cap
2022/05/03

Garaia Parke Teknolgikoa APTENISA programako kide da, Enisa (Berrikuntza Enpresa Nazionala), APTE (Espainiako Zientzia eta Teknologia Parkeen Elkartea) eta estatuko beste 9 parke teknologikoekin batera.

Debagoienan, gainera, programak tokiko 7 eragileren lankidetza du: Isea, Saiolan, Mondragon Sustapen Zentroa, Gaztenpresa, Galbaian, Mondragon Goi eskola Politeknikoa eta Mondragon Enpresagintza.

APTENISA INVESTORS NETWORK aukera paregabea da startup-en inbertsioaren munduan sartu nahi dutenentzat eta lurraldeko inbertsio maila handitu nahi dutenentzat, prestatutako pertsonak APTENISAren lehen inbertsio sarean sartuz.

40 Business Angels potentzialentzako startupetan inbertitzeko programa da.

Bi asteko prestakuntza birtuala, maiatzaren 23tik ekainaren 2ra. Honako pertsona hauei dago zuzenduta:

  • Inbertsioa dibertsifikatu eta enpresa berrietan inbertitzeko trebatu nahi duten inbertitzaile potentzialak.
  • Kotizatu gabeko enpresetako inbertsio zuzenaren ezagutzan sakondu nahi duten egungo inbertitzaileak.
  • Family Office eta Venture kapitalean inbertsio-estrategia bat planteatu nahi duten korporatiboak.

Abantailak:

  • Trebatu, beste inbertitzaile hasiberri batzuekin batera, startup-en inbertsioaren munduan sartzeko.
  • Inbertsio-maila handitzeko aukera, dagoeneko inbertitzen ari bazara, inbertsio-prozesu osoan trebatzea eta Business Angels sarean sarrera erraztea.
  • APTE lehen inbertsio-sarea ezartzeko oinarriak ezarri.

Proiektuan interesa dutenek Garaia Parke Teknologikoarekin harremanetan jarri beharko dute maiatzaren 11 baino lehen, helbide elektroniko honen bitartez: garaia@ptgaraia.eus aukeraketa prozesuan parte hartzeko.

Ikerketa eta berrikuntzarako ekipamenduak

Zerbitzu sektorean espezializatutako ikerketa zentroa

Enpresa eta berrikuntza zentroa

Jabetza intelektuala

Mondragon Unibertsitateko ingenieritza fakultatea

Administrazio eta enpresa irakaskuntza