MONDRAGON Open Innovation ekimenaren aurkezpena

MONDRAGONeko Business Acceleration Centerreko (BAC) ekintzen artean, 'Berrikuntza Irekirako' ekimena jarri da martxan, MONDRAGON Open Innovation izenekoa, Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailarekin elkarlanean antolatuta.
Card image cap
2011/10/05

MONDRAGON Open Innovation ekimenean Zientzia eta Teknologiaren Euskal Sisteman (Unibertsitateak, Teknologia Guneak...) dauden edozein erakundek parte hartu ahal izango du, baita MONDRAGONen baitan dauden enpresek ere.

Ekimenaren informazio emateko jardunaldia egingo da urriaren 18an, 10:00etan, MONDRAGONeko egoitza korporatiboko Areto Nagusian.